Astigarraga, ZURE ESKU!

Zure esku 120.000 euro

320x162

Astigarragako Udalak aurrekontua gauzatzeko herritarren parte hartze zuzena bideratzeko prozesua jarri du martxan. Parte-hartze, informazio eta gardentasun arautegiak ezartzen duenez, udalak urtero parte hartze prozesu bat egingo du, herritarrek erabaki dezaten zuzenean aurrekontuaren zati bat zertan erabili.

2022ko parte hartze zuzeneko prozesuan 120.000 euro erabiliko dira. Prozesu honen bidez proiektu bat edo gehiago garatzea erabaki ahal izango da, betiere aurrekontu muga gainditu gabe.

Aurreko urteetan gauzatu diren proiektuak

Herritarrek zuzenean erabakita honako proiektuak gauzatu dira aurreko ekitaldietan: eskolako jolastokia estali da, zahar-egoitzan berritze-lanak egin dira, pump track-a martxan jarri da eta ibai parkean jolas gune eta aisialdi guneak berehala izango ditugu guztion eskura.

Baina horretarako, zure parte-hartzea beharrezkoa da.

Prozesuaren faseak

2022ko prozesu parte hartzaileak lau fase izango ditu:

  1. Fasea: Proposamenak egin; edozein herritarrek aukera du proposamenak egiteko (urriaren 24ra arte)
  2. Fasea: Udal teknikariek proposamenen bideragarritasuna baloratu.
  3. Fasea: Proposamenen finalistak aukeratu.
  4. Fasea: Galdeketa, guztion artean erabakiko dugu.

Eta zuk non inbertituko zenituzke 120.000 euro? Bota zure proposamena!

  • Astigarragako herritar guztiek parte har dezakete eta nahi adina proposamen aurkez ditzakete.
  • Parte hartzeko epea: urriaren 24ra arte

Parte hartzeko hiru modu dauzkazu:

  • Sakatu azpiko botoia (“Bota zure proposamena”) eta bete bertan aurkituko duzun formularioa.
  • Etxera bidalitako eskaera-orria udal-postontzietan utzi.
  • Bidali zure eskaera alkatetza@astigarraga.eus helbidera.

Bota zure proposamena