4. Azoka-gune estali bat eraikitzea
Baserritarren salmenta zuzena bideratzeko gune estali bat eraikitzea.

Baserritarren salmenta zuzena bideratzeko gune estali bat eraikitzea.
Lokal batean sukalde bat egokituko litzateke kalitatezko jakiak, jasangarriak, ekologikoak eta bertakoak kozinatzeko eta herri eskolari, etxe tutelatuei, eguneko zentroari edo etxez-etxeko zerbitzuaren erabiltzaileei eskaintzeko: enpleguak sortuaz eta baserritarren jarduera sendotuz.
11 urte bitarteko haurrentzat lokal bat egokituko litzateke eurentzat ekintzak antolatuaz. Behin-behinean Grabelin kaleko (Ergobia) udal lokalean egokituko litzateke.
Kultur Etxe zaharra gazteentzako espazioan bilakatzeko lanean hasiko litzateke: obra-proiektua hasi, lehen egokitzapen lanei ekin....
Pelotari plazaren eraberritzea, jolastokia barne eta hala nola, Txoritokieta eta Arrobitxuloko jolas-parkeak berritzeko.
Herritarrak eta Udalak bilduko dituen energia komunitatea sortuko litzateke eta komunitatearentzat plaka fotovoltaikoak instalatu.
Batik bat, Bidebitarte poligonoaren zati esanguratsu bat asfaltatuko litzateke
Ergobian, ibaiaren beste aldeko lurrak eskuratuko lirateke eta eremua ibai-parkea zabaltzeko, herri-baratzak areagotzeko edo nekazaritza profesionalera bideratzeko egokituko litzateke.
Ergobian kokatutako Rezola eraikina eraberritzeko lehen urratsak emango lirateke: ideia lehiaketa, obra-proiektuaren idazketa, eraikinaren egonkortzea...
Energia efizientzia hobetzeko, herriko argiterian LED sistema instalatzen jarraituko litzateke.
Herriguneko oinezko eremuak hobetu eta zabaldu eta bidegorri sarea luzatzen jarraituko litzateke.
Ergobiaren hiritartzea hobetuko litzateke, batik bat, Ergobiako sarreran, zubitik hasi eta Grabelin kalera eta baita ere, Juangitene plazaren zoladuraren arazoa konponduko litzateke.
Alokairua bideratzeko etxebizitza bat edo alokairurako etxebizitza sozialak eraiki ahal daitezen lur-sail bat erosiko litzateke.
Txominenea pilotalekuko instalazioak hobetuko lirateke, hala nola, komunak eta aldagelak, toldoen motorizazioa...
Hainbat hobekuntza egingo lirateke: aterpetxeko sukaldea eta tresneria aldatu, komun publikoa berritu eta inguruan hobekuntzak egin (mahaiak, tresneriak...).
Patinetean edo patinetan ibiltzeko parke bat (Skate Park) eta ahalmen motorra lantzeko parkour eremu bat egokituko litzateke Portutxoko biribilgunearen ondoan.
Besteak beste, kale erabilera sustatzeko jarduera, komertzioaren euskalduntzea indartzeko eta AEKren lokal berria atontzeko izango litzateke.
Altzariak berritu, zoladura konpondu eta zuhaitz eta landareak balorean jarriko lirateke.
Anuska auzoaren hiritartze lanekin amaituko litzateke.
Kanposatuan hildakoen errautsak gordetzeko kolunbarioa eraikitzea, kanposantua eraberritu eta udal-tanatorioa kokatu ahal izateko aurre-lanak egin.
Herrian zehar dauden horma hutsetan muralak marraztuko lirateke, hala hola, pilotalekuko atzeko paretan.
Landa-eremuko herri bideetan egiten den inbertsioa handituko litzateke gaur egun behar gehien duten bideak konpontzen jarraitzeko.
Lur-saila eskuratu eta Astigarragara oporretara datozen autokarabanak aparkatzeko gunea egokituko litzateke Portutxon.
Plazetxetik Beitzara doan espazioaren hiritartzea gauzatuko litzateke.
Ez dago erantsitako dokumenturik