3. Kartela
Jaien funtsa irudikatzen du. Erdiko zirkuluak batasuna eta komunitatea sinbolizatzen ditu, festa hauetan elkarrekin egotearen garrantzia azpimarratuz. Zirkulu horretatik sortzen dira buruhandi tradizionalak, jaietako pertsonaia adierazgarriak, eta parte hartzera eta haietaz gozatzera gonbidatzen gaituzte. Buruhandiek ilusio pizten dute, festei hasiera emateko guztiok ditugun itxaropen eta aurreikuspenak irudikatzen dituzte. Sagar baten haziekin alderatu dira, txikiak baina potentzialez beteak, denborarekin hazi eta fruitu eder bihurtzen direnak. Ilusio horiek alaitasuna ematen digute eta besteekin lotzen gaituzte, jaiak konpartitzeko eta komunitatean gozatzeko unea baitira.
