Gabonetako argiak nahi ditut
Astigarragako kaleak gabonetako argiekin argiztatuta ikusi nahi ditut
2022ko irailaren 16an, Astigarragako Udalak gabonetako argiei buruzko kontsulta ireki zuen, herritarrek zer nahi duten jakiteko eta, horrela, gabonetako argiak jarri ala ez erabakitzeko. Astigartarrek astebetez bozkatu ahal izan dute, epea irailaren 23an amaitu baitzen.
Guztira 269 pertsonek eman dute botoa; horietatik 165ek baiezko botoa eman dute,% 61,3a; eta 104k ezezkoa, % 38,7a.
Parte-hartzaileen artean, gehienak emakumezkoak izan dira % 65,4a, % 33,5a gizonezkoak eta % 1,1a ez-bitarrak.
Botoak adinaren arabera alderatuz gero, botoen % 70,6a 30-49 urtekoei dagokie, beraz, parte-hartzea beste adin-tarte batzuetakoa baino nabarmen handiagoa da.
Emaitza loteslea
Udalak kontsulta hasi zenean jakinarazi zuen bezala, erabakia loteslea izango da. Beraz, 2022ko Gabonetan Udalak herriko kaleak argiztatuko ditu.
Astigarragako kaleak gabonetako argiekin argiztatuta ikusi nahi ditut
Ez nuke nahi Astigarragako kaleak Gabonetako argiekin argiztatzea
Ez dago erantsitako dokumenturik