Fase honen helburua da Astigarragako jolastokien azterketa egitea. Horretarako, jolasguneen zerrenda egin, bakoitzaren fitxa landu eta behaketak egingo dira, erabilpena zer nolakoa den ikusteko: kokapena, erabilpena, erabiltzaileak (adina, generoa, aniztasuna...), espazioaren antolamendua (banaketa, fluxua, azalera, topografia, itzalak...), elementuak eta abar.
Fase honetan, proposamenak landuko ditugu, aurreko fasean jaso eta landutako diagnostikotik abiatuta.
Proposamenak lantzen parte hartuko dute, batetik, Herri Eskolako 6-12 urte bitarteko haurrek eta, bestetik, Gaztelekuaren bidez, 12-14 urte bitarteko gaztetxoek.
Proposamen horiek txosten batean jasoko dira.
Ikus Herri Eskolako eta Gaztelekuko haur eta gazteekin egindako saioen emaitzak Dokumentu interesgarriak atalean.
Fase honen helburua da prozesuan parte hartu duten eragile eta pertsonei eta, oro har, herritarrei, prozesuaren emaitza eta landu diren proposamenak ezagutzera ematea.
Horretarako, hainbat saio egingo dira, batetik, parte hartu duten eragileentzat (Herri Eskola, Gaztelekua...) eta, bestetik, herritarrentzat.