Galdeketaren inguruko argibideak
1. Ontzat emandako proposamenen zerrenda itxi ondoren, zerrenda hori bozkatuko dute herritarrek.
2. Bozketan parte hartu ahal izango dute 2020-01-01ean Astigarragan erroldatuta dauden eta 16 urte edo gehiago dituzten pertsonek.
3. Galdeketarako onartutako 21 proposamenen zerrendatik lau hautatu ahal izango dira gehienez. Ikus 21 proposamenak Dokumentu Interesgarriak atalean.
4. Emaitzaren arabera, aurrekontu partehartzaileetarako ezarritako 210.000,00 euroak agortu arte esleituko dira kredituak, boto gehien jaso dituen proposamenetik hasita.
5. Galdeketa egingo da uztailaren 13tik uztailaren 21era.
6. Galdeketa telematikoa izango da:
Telematikoa: galdeketan parte hartu ahal izango da webgune honen bidez.
Telematikoki parte hartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat mahaiak jarriko dira laguntzeko, hainbat egunez, herriko hainbat lekutan:
Uztailak 16, Joseba Barandiaran plaza, 19:30-21:00
Uztailak 17, Kontxa Etxeberria plaza, 19:30-21:00
Uztailak 20, Norberto Amandoz plaza, 12:00-13:30
Uztailak 21, Ergobia plazatxoa, 12:00-13:30