1.
Kultur Etxe Zaharra zertarako eta espazioaren antolaketa
Nerabeekin eta gazteekin Kultur Etxe Zaharra zertarako erabiliko duten hausnartzea, zer erabilera eman diezaioketen elkarrekin imajinatzea eta erabilera horiek eman ahal izateko espazioa nola antolatu nahi duten proposatzea.
Horretarako bi ekintza aurreikusten dira:
Galdetegia: urriaren 2tik 15era, online
Nerabe eta gazteekin saio irekia: urriak 26, 11:00, Kultur Etxe Zaharreko aretoan.
Nerabeekin eta gazteekin saio ireki bat egingo da, aldez aurretik proposatu den espazio antolaketa eta erabilera hori ahalbidetuko duen funtzionamenduari buruz gogoeta egiteko. Eraikina nola kudeatuko dugun eta nola funtzionatuko dugun aztertzeko.
Nerabe eta gazteekin saio irekia: azaroak 16, 11:00, Kultur Etxe Zaharreko aretoan.
Aurreko bi faseetan landutako proposamenak aztertuko ditu talde eragileak eta lortutako emaitzen deboluzioa egingo zaie herritarrei.
Deboluzio-saioak otsailaren 21ean eta 22an egingo dira. Otsailaren 21ean, 17:30ean, gaztelekuan, nerabeei zuzendua; eta otsailaren 22an, 11:30ean, kultur etxe zaharreko aretoan, gazteei zuzendua.