Herritarren beharrei lehen gerturatze bat egiteko asmotan hainbat auzotan izango gara edonork gaiarekiko dituen kezkak, identifikatuta dituen oztopoak edo nahiak aurrez aurre guri kontatzeko. Horrez gain, 2017an onartutako Irisgarritasun Planaren betetze-maila neurtu nahi da, Udal teknikariekin eta ordezkari politikoekin egingo diren saioen bidez.
2017ko Irisgarritasun Plana oinarri hartuta, Udal teknikariekin, ordezkari politikoekin eta hainbat aditurekin elkarlanean herriko beharrak identifikatuko ditugu eta diagnostikoa osatuko dugu. Diagnostiko hori herritarrekin konpartitzeko eta euren ekarpenak jasotzeko, herri gogoeta saioa antolatuko dugu. Gainera herritarrei ahotsa emateko asmotan galdetegi bat ahalbidetuko dugu diagnostikoari buruzko iruzkinak egiteko.
Herritarrengandik jasotako ekarpenak eta landutako diagnostikoa abiapuntu gisa hartuta, Irisgarritasun Planaren helburuak eta ekintza zehatzak proposatuko ditugu Udal teknikariekin, ordezkari politikoekin eta hainbat aditurekin batera.
Irisgarritasun Planaren proposamena herritarrekin konpartituko dugu guztientzat irekia izango den saio baten bitartez; bertan edozeinek ekarpenak egin ahalko ditu.