Prozesuaren lehen fasean berdintasun alorrerako identifikatutako erronka nagusiak lortzeko, lan-ildo, helburu eta ekintza zehatzak adostuko ditugu herritarrekin batera eta modu horretara denon artean Berdintasunerako IV. Plana osatu nahi dugu: herritarrekin 3 saio ireki egingo dira eta udal teknikari eta politikariekin beste bat.
Herritarrentzat hiru herri gogoeta saio antolatu dira, guztiak ostegunetan, 17:30-19:30, Erribera kulturgunean.
1. saioa: Gaurko haur eta gazteekin biharko berdintasunerantz. Otsailak 1: Erribera kulturgunean. Saio honetan haur eta gazteengan jarriko dugu fokua, hezkidetzaz, haur eta neskatilen ahalduntzeaz eta haur eta gazteekiko
2. saioa: Emakume ahaldunduekin berdintasunerantz. Otsailak 8: Astigarragako Emakumeon Etxean. Saio honetan emakumeen ahalduntzearen gaia landuko dugu eta Emakumeon Etxeari buruzko gogoeta eragingo dugu.
3. saioa: Zaintzen duen Astigarragarantz. Otsailak 15: Erribera kulturgunean. Zaintzaren gaia ikuspegi anitzetatik jorratu daiteke eta modu batera edo bestera denoi eragiten digun arloa da. Saio honetan bi ikuspegitatik egingo dugu lanketa: alde batetik, zaintza espazio publikotik, herritarren artean, jai-giroan, ekintza edo ekimen kulturaletan... beste alde batetik, zaintza komunitarioa, zaintza eskubide kolektibo gisa ulertuta, bizitzan zehar norbaitek zaintzeko beharra daukagunean nola antolatzen garen, seme-alabak edo gurasoak nola zaintzen ditugun, eskaintzen diren zerbitzu publikoak, zaintzaile lanetan aritzen direnen lan-baldintzak...
Udal teknikari eta politikariekin egingo den saioa martxoan izango da.