1. Kartela aukeratzeko inkesta
Ondoren dituzu landu diren kartelak eta bakoitzaren azalpena:
1go kartela: Festa, alaitasuna eta ongizatea. Gure herriaren nortasun ezaugarriengatik harro egotea eta Astigarragaz topera gozatzea. Ehun ta ehun berrehun!
2. kartela: Berdintasunean oinarritutako jaien alde! Berdintasunean oinarritutako Astigarraga baten alde! Ehun ta ehun berrehun!
3. kartela: Jaien funtsa irudikatzen du. Erdiko zirkuluak batasuna eta komunitatea sinbolizatzen ditu, festa hauetan elkarrekin egotearen garrantzia azpimarratuz. Zirkulu horretatik sortzen dira buruhandi tradizionalak, jaietako pertsonaia adierazgarriak, eta parte hartzera eta haietaz gozatzera gonbidatzen gaituzte. Buruhandiek ilusio pizten dute, festei hasiera emateko guztiok ditugun itxaropen eta aurreikuspenak irudikatzen dituzte. Sagar baten haziekin alderatu dira, txikiak baina potentzialez beteak, denborarekin hazi eta fruitu eder bihurtzen direnak. Ilusio horiek alaitasuna ematen digute eta besteekin lotzen gaituzte, jaiak konpartitzeko eta komunitatean gozatzeko unea baitira.
4. kartela: Diseinua, Euskal Herriko tradizio kultural esanguratsuenen bateratzean inspiratuta dago. Gure gastronomiaren, paisaien, janzkeren eta gure jaiei bizia ematen dieten dantzen bereizgarri diren formak eta testurak erabiliz.
-
Santio Jaiak 2023: Aukeratu kartela
Data:2023/06/11
