Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Astigartarrak
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua
Astigarragako Udalak jolas eremuak eraberritzeko prozesu partehartzailea jarri du martxan, bereziki jolas horien erabiltzaileekin (haur eta nerabeekin) eta zaintza komunitatearekin.
Jolas eremu asko ditu Astigarragak (14 inguru): bakarren bat berri samarra, baina gehienak aspaldikoak eta estilo berekoak. Sarri sortzen zaigu jolas eremu bat berritzeko premia edo eremu berri batean zer nolako eremua sortu erabaki beharra. Horren aurrean, prozesu honen bidez, hurrengo urteetan jolas eremuak nola berritu zehazteko irizpideak finkatu nahi ditugu.
Horrez gain, ordea, prozesu hori estrategikoa da Udalarentzat, bereziki haur eta nerabeekin landuko dugulako eta partaidetzaren kultura sustatu nahi dugulako, astigartarrek, haurrak direnetik hasita gai komunitarioetan parte hartzeko jakinmina eta nahia beretu ditzaten.
Zer eta nola egingo dugu
Prozesua protagonistekin batera egingo dugu, hain zuzen ere haurrekin, gaztetxoekin eta zaintza komunitatearekin.