Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua
Zure esku 110.000,00 euro
Astigarragako Udalak aurrekontua gauzatzeko herritarren parte hartze zuzena bideratzeko prozesua jarri du martxan. Parte-hartze, informazio eta gardentasun arautegiak ezartzen duenez, udalak urtero parte hartze prozesu bat egingo du, herritarrek erabaki dezaten zuzenean aurrekontuaren zati bat zertan erabili.
2021eko parte hartze zuzeneko prozesuan 110.000,00 euro erabiliko dira. Prozesu honen bidez proiektu bat edo gehiago garatzea erabaki ahal izango da, betiere aurrekontu muga gainditu gabe.
Aurreko urteetan gauzatu diren proiektuak
Herritarrek zuzenean erabakita honako proiektuak gauzatu dira aurreko ekitaldietan: Andre Gobadarien Ibai Parkean hainbat hobekuntza (une honetan bideratzen ari da Udala), pump track pista Arrobitxulon, Herri Eskolako estalpea, zaharren egoitzako berritze lanak...
Zer eta nola egingo dugu
Prozedura
2021eko prozesu parte hartzaileak lau fase izango ditu:
- Fasea: Proposamenak egin; edozein herritarrek aukera du proposamenak egiteko.
- Fasea: Udal teknikariek proposamenen bideragarritasuna baloratu.
- Fasea: Proposamenen finalistak aukeratu.
- Fasea: Galdeketa, guztion artean erabakiko dugu.
Ikus argibide gehiago esku-orrian (Dokumentu interesgarriak atala)
Prozesuaren baldintzak
Proposamenak aurkezteko fasean parte har dezakete Astigarragako herritar guztiek eta aurkez dezakete nahi adina proposamen.
Galdeketan parte har dezakete (2021-01-01eko datan) 16 urte edo gehiago dituzten eta Astigarragan erroldatuta dauden pertsonek.