Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua 50 urtetik gorako herritarrei
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua
Prozesu hau “A* Nahi dugun Astigarrarantz: Herri gogoetak” proiektuaren aterkipean kokatzen da. Aterki horren barruan lau gairi buruzko gogoetak egin genituen herritarrekin batera, eta orain beste bi abiatu ditugu. Hau da horietako bat.
Informazio gehiago: astigarragarantz.eus
55 urtetik gorako astigartarrentzat elkargune izango den ekipamendua sortuko du Udalak Aiotzategi kaleko lokalean. Eguneko zentroa, eguneko arreta zerbitzua eta Galtzaur elkartearen ekintzak antolatzeko gunea izateaz gain, 55 urteko edozein astigartarrentzako espazioa izango da. Herritarrei galdetu nahi zaie zertarako erabiliko luketen elkargunea eta nolako espazio antolaketa eta funtzionamendua irudikatzen duten.
Harremanetarako: astigarragarantz@astigarraga.eus/ 638 206 586
Zer eta nola egingo dugu
Galdetegi bat zabalduko da online eta paperean bete ahal izango dena, ahalik eta herritar gehienen iritzia jasotzeko. Bestalde, hiru saio ireki ere egingo dira.
Prozesuaren baldintzak
Prozesua 50 urtetik gorako herritarrei zuzentzen zaie bereziki. Hala ere, interesa duen edonork har dezake parte.