Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua 12 eta 30 urte bitarteko nerabe eta gazteei
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua
Prozesu hau “A* Nahi dugun Astigarrarantz: Herri gogoetak” proiektuaren aterkipean kokatzen da. Aterki horren barruan lau gairi buruzko gogoetak egin genituen herritarrekin batera, eta orain beste bi abiatu ditugu. Hau da horietako bat.
Informazio gehiago: astigarragarantz.eus
Kultur Etxe Zaharra gazteen eta nerabeen espazioa bilakatu nahi dugu. Epe motzean Kultur Etxe Zaharreko eraikina hustuko da eta bertan Gaztelekua eta Sagardoetxea geratuko dira soilik. Prozesu honetan astigartar nerabeekin eta gazteekin Kultur Etxe Zaharra zertarako erabiltzea eta espazioa nola antolatzea imajinatzen duten hausnartu nahi da.
Harremanetarako: astigarragarantz@astigarraga.eus/ 638 206 586
Zer eta nola egingo dugu
Onlineko galdetegi bat zabalduko da ahalik eta gazte eta nerabe gehienen iritzia jasotzeko. Bestalde, bi saio ireki ere egingo dira.
Prozesuaren baldintzak
Prozesua 12 eta 30 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago bereziki. Hala ere, interesa duen edonork har dezake parte.