Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Astigarragako herritarrak
Testuingurua
Prozesu hau “A* Nahi dugun Astigarrarantz: Herri gogoetak” proiektuaren aterkipean kokatzen da. Aterki horren barruan lau gairi buruzko gogoetak egingo ditugu herritarrekin batera, eta hau da horietako bat. Informazio gehiago: astigarragarantz.eus.
Eusko Jaurlaritzaren Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) oinarri hartuta, euskararen biziberritze prozesua bideratu eta euskararen erabilera sustatzeko 2024-2029 plan estrategikoa egikaritu nahi da.
Etengabe hazten ari den herria da Astigarraga. Hazkunde honek aldaketak eragin ditu egoera soziolinguistikoan eta neurriko erantzuna emateko funtsezkoa izango da, batetik, haur eta gazteengan fokua jartzea eta bestetik, euskararen biziberritze plana “behetik gora” eraikitzea, herriko norbanakoekin eta eragileekin eraikitako eta partekatutako bide-orria izatea, alegia.
Datozen urteetan Udalak euskararen arloan zein lehentasun izango dituen erabakitzeko eta hizkuntza-politika publiko ausart eta egokiak diseinatzeko, beharrezkoa da gogoeta kolektibo bat egitea, herritarren eta herri-eragileen partaidetzatik abiatutako plan bat.
Harremanetarako: astigarragarantz@astigarraga.eus/ 688 850 760
Diruz lagundu du: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentua
Zer eta nola egingo dugu
Uneko egoera soziolinguistikoaren diagnostikoa osatzeko, zenbait herritarrekin elkarrizketak egingo dira. Eta galdetegi bat ere zabalduko da, ahalik eta herritar gehienen iritzia jasotzeko.
Prozesuaren baldintzak
Edozein herritarrek har dezake parte prozesuan.