Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Astigarragako herritarrak
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua
Prozesu hau “A* Nahi dugun Astigarrarantz: Herri gogoetak” proiektuaren aterkipean kokatzen da. Aterki horren barruan lau gairi buruzko gogoetak egingo ditugu herritarrekin batera, eta hau da horietako bat. Informazio gehiago: astigarragarantz.eus
Jakina da inguruneek pertsona guztien autonomia baldintzatzen dutela, baina badakigu baita ere askorentzat eragozpen hutsa izan daitekeen hura, oztopo gaindiezina izan daitekeela beste batzuentzat.
Aniztasun funtzionala (fisikoa, bisuala, entzumenekoa eta kognitiboa) duten pertsonek edo/eta zaintza-lanetan dihardutenek oztoporik gabeko espazioez gozatzeko herria nahi dugu.
Astigarragan irisgarritasuna hobetzeko funtsezko urratsak eman ditugu azken urteotan eta horren erakusle da 2017. urtean onartutako Astigarragako Irisgarritasun Plana.
2017tik gaur arte igarotako denborak eta herriak jasan dituen aldaketek Irisgarritasun Plana eguneratzea eskatzen dute.
Irisgarritasun Planak herria pertsona guztientzat, haien gaitasunak edo egoera edozein direla ere, irisgarria izan dadin gauzatu behar diren esku-hartzeak identifikatzen ditu, zehazki, Udalerriko espazioak eta zerbitzuak aukera berdintasunean erabili ahal izateko beharrezkoak diren esku-hartzeak identifikatzen eta programatzen ditu.
Harremanetarako: astigarragarantz@astigarraga.eus/ 688 850 760
Diruz lagundu du: Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentua
Zer eta nola egingo dugu
Astigarraga pertsona guztientzat, haien gaitasunak edo egoera edozein direla ere, irisgarria izatea nahi dugu. Horretarako, Astigarragako Irisgarritasun Plana berrikusi eta eguneratuko dugu.
Lanketa hau burutzeko hiru fase bereiztu ditugu:
- Lehen fasea: lehen informazio-bilketa
- Bigarren fasea: egungo egoeraren analisia
- Hirugarren fasea: ekintza-plana garatzea
Gaiari buruzko herritarren ekarpenak jasotzeko fase bakoitzean herri gogoeta saio bana eta, zehazki bigarren fasean, galdetegi bat aurreikusi ditugu.
Prozesuaren baldintzak
Edozein herritarrek har dezake parte prozesuan.