Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua 16 urtetik gorako astigartarrak
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua

Prozesu hau “A* Nahi dugun Astigarrarantz: Herri gogoetak” proiektuaren aterkipean kokatzen da. Aterki horren barruan lau gairi buruzko gogoetak egingo ditugu herritarrekin batera, eta hau da horietako bat. Informazio gehiago: astigarragarantz.eus
Astigarragako Udalak ibilbide bat darama Iraunkortasun (2006) eta garapen sozioekonomikoaren (2012) inguruan lanean. Abiatu berri den legegintzaldiko gogoeta estrategikoaren baitan, Astigarragako udalak, datozen urtetako udalerriko garapen jasangarriaren norabidea finkatuko du. Astigarragako Toki Garapen Jasangarri Plana, hain zuzen. Lurralde garapen jasangarri baterantz; ingurumen iraunkor, ekonomikoki bideragarria, eta gizarte zuzen eta inklusiboa xede.
Harremanetarako: astigarragarantz@astigarraga.eus/ 688 850 760
Diruz lagundu du: Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua
Zer eta nola egingo dugu
Udalaren barruko ikuspegia jasotzeaz gain, herritarren eta eragile sozialen, inguruneneko eta ekonomikoen ikuspegiak ere bilduko ditu.
2023urtean zehar 3 saio egingo dira herritarren ekarpenak jasotzeko. 3 asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Erribera kultur gunean.
Prozesuaren baldintzak
Astigarragan erroldatua egotea eta 16 urte edo gehiago izatea.
