Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua 16 urtetik gorako astigartarrak
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua
2023ko Santio Jaiak antolatzen ari gara eta astigartarron laguntza behar dugu jaien kartela aukeratzeko.
Zer eta nola egingo dugu
Inkesta bat egingo dugu, modu telematikoan, ordenagailuan edo mugikorrean bete ahal izateko.
Prozesuaren baldintzak
Inkestan parte har dezakete 16 urtetik gorako astigartarrek. Parte hartu ahal izango da ekainaren 5etik 11ra.
