Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Astigarragan erroldatutako herritarrei
Antolatzailea Astigarragako Udala
Testuingurua
Laster 2022ko gabonak izango dira. Azken urteotan gabonetako argiekin argiztatu dira Astigarragako kaleak. Aurten, Udalak herritarrei galdetuko die ea gabonetako argiak jartzea nahi duten ala ez.
Azken urteotako argiztapen bera erabiliaz aurtengo kostua 15.200 euro ingurukoa izango dela aurreikusten da.
Zer eta nola egingo dugu
Kontsulta telematiko bat egingo da irailaren 16tik 23ra (biak barne).
Botoa telematikoki emateko zailtasunak dituzten pertsonak Erriberako harrerara joan ahal izango dira (astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 eta 16:00-17:00).
Kontsulta loteslea izango da.
Prozesuaren baldintzak
Astigarragan erroldatutako eta 2006an edo lehenago jaiotako pertsonak.