Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Testuingurua
Eraikina
Kontxa Etxeberriak 1904-1930. urteetan eraikiarazia, lehenengo garai hartan ikastetxea eta umezurtz-etxea izan zen eraikina. Ordutik, erabilera soziala eman zaio, eta herritarren ongizatearekin lotutako proiektuak garatu dira bertan. 2020ko irailera arte Kultur Etxe gisa funtzionatu izan du, eta Erribera Kulturgunea ireki zenean, eraikinari erabilera berria emateko aukera ireki zen.
Espazioen egungo antolaketa eta eskaintzen diren zerbitzuak
-
Behe solairuan: Sagardoetxearen bulegoak, Udal zerbitzuak (Berdintasun, Elkarbizitza eta Partaidetza Saila; Komertzioa, Turismoa eta Tokiko Garapena Saila) eta komun publikoak.
-
Lehenengo solairuan: AEK Euskaltegia eta erabilera anitzeko aretoa
-
Bigarren solairuan: Gaztelekua
Zerbitzu horietako batzuk epe ertainera bertatik irtetea aurreikusten da, beste batzuk ordea etorkizunean ere bertan geratuko dira.
Zer eta nola egingo dugu
Prozesu parte-hartzailea
Astigarragako Udalak Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitu nahi du eta horretarako, prozesu parte-hartzaile bat martxan jarri du. Herritarren eta gizarte-eragileen iritzia jasoko du galdetegi baten eta urrirako eta abendurako antolatu dituen saio irekien bidez.
Prozesu parte-hartzaile horren helburua da herritarren gizarte-eragileen iritzia ezagutzea eraikinari herriko behar eta nahiei egokitutako erabilera emateko eta Astigarragako Kultur Etxe Zaharraren berrantolaketa eta birgaitzearen diseinua lantzeko.
Faseak
Prozesua hiru fasetan banatzen da:
1. fasea: Iritzi-bilketa eta definizioa. Gizarte eragileen iritzia jasoko da banaka eta taldekako elkarrizketa bidez; herritarren iritzia jasotzeko galdetegi bat osatu da (eskuz eta online erantzun ahalko dena) eta iritzi-bilketa horren ondoren parte-hartze saio irekiak egingo dira, zeinetan proiektuaren gakoak definituko diren.
2. fasea: Garapena. Aurreproiektu arkitektonikoa landuko da.
3. fasea: Itzulpena eta itxiera. Parte-hartzaileekin jasotako iritziak, ondorio nagusiak eta landutako aurreproiektu arkitektonikoa konpartituko dira.
Prozesuaren baldintzak
Iritzi-bilketa eta definizio fasean herritarren iritzia ezagutzeko galdetegia bete ahalko da:
-
Nork bete dezake galdetegia? Astigarragan erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako biztanle orok.
-
Erantzuteko epea: Irailaren 12tik 30era.
-
Nola erantzun diezaiokezu galdetegiari:
-
Online: astigarraga.eus/eu/KEZ-inkesta helbidean.
-
Eskuz: etxean jasoko duzun paperezko galdetegia eskuz bete ondoren hiru tokitan entregatu dezakezu: Udaletxeko erregistroan, Erriberako harreran eta Kultur Etxe Zaharreko Udal bulegoetan.
-