Txomin San Sebastián
TXOMIN SAN SEBASTIAN MURUA

Astigarraga 1886 - Hernani 1964
1886ko urtarrilaren 9an jaio zen Txomin San Sebastian Astigarragako Gorrane etxean. Soldaduzka zela medio, Afrikara joan behar izan zuen arte, apretagile izan zen aita bezala. Itzulitakoan, sakristau lanetan hasi zen.
Bere adiskide "Basarri"ren laguntzaz, Euskadi, El Día eta Argia aldizkarietan, euskaraz nahiz gazteleraz, "Txadonzai" (Eliz-zaindari) izengoitiarekin idatzi zuen.
Gizon jantzia, konposagile, organujole, txistulari eta sakristau izan zen gure herrian. Lau hizkuntzatan mintzatzeko gai zen: euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta latinez.
Fandango eta arin-arin lehiaketetan epaile izan ohi zen, euskaltzale eta txistulari aditua izaki. Arturo Campionek, kultura eta arte mailan zuen jakinmin eta kezkagatik "Astigarragako filosofo txikia" ezizena ezarri zion.
Gerra garaian, salaketa batek zenbait hilabetetarako Ondarretako gartzelara eraman zuen. Emaztearen heriotzaren ostean, Hernanin bizi izan zen, nahiz eta jai eta ospakizunetan Astigarragan txistua jotzen jarraitzen zuen. Hernanin hil zen, 78 urte zituela, 1964ko abenduaren 21ean.
Astigarragako Udalak, 2001eko urriaren 19an "seme kuttun" izendatu zuen.
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
