Web edukia bistaratu

PLAX! Sexu eta bikote aholkularitza

320x132

Gizon eta emakumeek, bakarka edo konpainian, sexu eta bikote zailtasunak izaten dituzte bizitzako garai desberdinetan. Horiei irtenbideak emateko, jakin-minari erantzuteko eta genero estereotipoetan oinarritutako harreman sexualak gainditzeko, Astigarragako Udalak eskura jarri du aholkularitza gune profesionala, konfidentziala eta doakoa, osasun zentroen zerbitzu osagarri gisa.

Eska ezazu hitzordua!

  • Tel.: 656 544 606
  • Kultur-etxe zaharra
  • Kale nagusia 48

ASTIGARRAGA Tratu Onen Erotismoarekin! 

  • Kontaktu intimorako modu berriak ezagutu.
  • Errutinatik atera. Zeure gorputza ezagutu.
  • Orgasmoak sentitzen ikasi.
  • Jeloskortasunak sortutako gatazka egoerei aurre egin.
  • Aldizkako eta zehaztu gabeko bikote harremanak kudeatu.
  • Menopausiak sortutako aldaketa eta gogo berriei erantzuna eman.
  • Zure klitoria zein beste batena gidatzeko baimena atera.
  • Seme-alaben jaiotzaren ostean, esperientzia erotikoak indarberritu.
  • Isurketa egoeretan kontrol gehiago lortu. Erekzio gaitasuna suspertu. ·
  • Bikote eztabaidak gutxitu. Zauriak sendatu.
  • Sarketa ezberdinetan plazera sentitzera iritsi.
  • Lagundutako ugalketa egoeran oreka erotikoa aurkitu.
  • Armairutik ateratzeko edota askatzeko laguntza lortu.
  • Erakargarritasuna handitu eta bikote harreman bat hasteko gai izan.
  • Gaixotasun larri batekin edo ondoren erotismoa berreskuratu.
  • Seme-alaben sexu-hezkuntzarako irizpideak jaso.
  • Sentitutako sexua koherentziaz bizitzeko aliantzak eta baliabideak lortu.
DLYFormulario

Jarri gurekin harremanetan