Santiagomendiko Natur eskola eta Aterpetxea
Santiagomendiko Natur eskola eta Aterpetxea

Astigarragako Udalaren Santiagomendiko Natur eskola - Aterpetxea, kultur aurrerapenaren adierazpen gisa sortu da, gure gizarteak ingurugiroaren arazoarekiko, bai eta aisialdirako alternatiba gisa natura ezagutze eta gozatzearekiko duen sentsibilizazio gero eta handiagoaren erantzuna eta laguntza izan nahirik.
Beheko solairuan, guztiz hornitutako sukaldea, komunak, jangela-areto balioanitza, komuna duen elbarrientzat egokitutako gela eta jendearentzako telefono zerbitzua du; goikoan berriz, komuna duen lau pertsonentzako logela bat, eta taldeentzako bi logela (9 eta 14 lagunentzako), hauek ere beren komuna eta dutxak dituztela.
Ekipamendu hau natur eskola eta aterpetxe modura erabiltzeko prestatuta dago.
Aterpetxe gisa, bereziki asteburuetan eta oporraldietan erabil liteke. Oso ekipamendu egokia da, kirol bilkurak, barnetegiak, ikastaroak, jardunaldiak eta abar egiteko, baina edozein jardueretarako aloka liteke, baita lagun-taldeek ere.
Kanpoaldean, halaber, picnic-erako 6 mahai eta iturria dituen zabalgunea du eta bertan, etnografi parkea kokatua dago.
- Helbidea: Santio Zeharra 131
- Erreserbak: 678 914 503 - santiagomendi.aterpetxea@gmail.com
- Informazio orokorra: 943 335 064
- Posta elektronikoa: kultura@astigarraga.eus
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
