Sagardo museoa
Sagardoetxea, sagardo museoa

Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko leku bat da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. Naturarekin harremanetan ikasteko leku bat, ikusi, ukitu eta dastatuta...Txotx!
Kale Nagusia 48
20115 Astigarraga Gipuzkoa
Tlf: 943 550575
info@sagardoetxea.eus
www.sagardoetxea.eus

Museo gunea
Sagastiaren alboan dago museo gunea. Leku itxia da eta errekurtso eta teknologia aurreratuenak ditu sagarra eta sagardoaren mundu zirraragarriaren historia, iragana, oraina eta etorkizuna; eta Euskal Herriko kulturan duen garrantzia azaltzeko. Panel informatiboak, material interaktiboa, argazkiak eta jokoak erabiliko dira azalpenetarako.

Sagastia
Sagasti museistikoa aire librean dagoen gunea da, sagarraren kultura modu dinamiko eta pedagogikoan gozatu litekeena. Hemen garatuko dira zenbait azalpen jarduera, erakusketa, txertaketa eta labore, bisitariak naturaren mundura inguratzeko helburuarekin, modu atsegin eta dibertigarri batean. Sagardoetxeako sagastiak ikusi eta aztertzeko aukera ematen digu, sagarrondoak eramateko modu desberdinak eta Euskal Herriko sagar mota desberdin.

Dastatzea
Sagardoetxearen hirugarren gunea sagardoa dastatzekoa da, txotxeko ohituran barneratzeari zuzendua, bereziki. Sagardoetxeak denda bat ere badu, sagarra eta sagardoaren munduarekin zerikusia duten produktuak, oroigarriak, promozioko gauzak, dokumentazio eta informazioa eskuratu ahal izateko.
Sagardoetxeako ordutegia eta tarifak
Ordutegia
Urte osoan zabalik. Astelehenetan itxita.
Uztaila eta abuztuan museoa egunero dago irekita.
Asteartetik Larunbatera
11:00 - 13:30 • 16:00 - 19:30
Igande eta jaiegunetan
11:00 - 13:30
Tarifak
Taldeak: 4,50€ [bisitaldia eta dastaketa barne]
Banakakoak: 5€ [bisitaldia eta dastaketa barne]
10 urtetik beherakoentzat: Doan
11-17 urte: 3€
Ikastetxe eta aisialdi taldeentzat: 3€
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
