Poligonoetako hondakinen bilketa
Astigarragako poligonoetako lantegietako hiri hondakinak biltzeko zerbitzua
Zerbitzua
2021eko uztailaren 1etik aurrera Astigarragako Udalak kudeatzen du zuzenean udalerriko industria poligonoetako enpresa eta lantegietako hiri hondakin asimilagarriak biltzeko zerbitzua. Hona hemen argibide batzuk zerbitzu berriari buruz:
- Zerbitzu hori Astigarragako industria poligono hauetako lantegiei eskaintzen zaie: Troia, Txalaka, Bidebitarte, Zamoka eta Ubarburu.
- Funtsean, zerbitzu berria aurrekoaren antzekoa da, baina hainbat neurri hartu dira zerbitzua hobetzeko eta egoki sailkatuta biltzen diren hiri hondakinen tasa hobetzeko.
- Astigarragako industria poligonoetako enpresa eta lantegietako hondakinen bilketa, indarrean dauden udal ordenantzen arabera kudeatuko da.
- Zerbitzu honen bidez, lantegiei jasoko zaizkie etxeko hondakintzat hartzen diren hondakinak, hala nola: egurra, papera-kartoia, ontzi arinak, biohondakina, filma, porexpana, flejeak, inerteak eta errefusa. Ekoizpen prozesuarekin zer ikusi zuzena duten hondakinak ez dira jasoko. Hondakin mota hauek kudeatzaile baimenduen bidez kudeatu behar ditu enpresa bakoitzak.
- Hondakinak dituzten hasierako ekoizle edo edukitzaileek ezingo dute hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 20. artikuluaren 3. atalean jasotako aukera baliatu. Aukera honek dioenez, ekoizleak edo beste edukitzaile batek ez baditu hondakin komertzialen kudeaketa beharrak betetzen, tokian tokiko erakundeak bere gain hartuko du kudeaketa hori, modu subsidiarioan, eta obligaziodunari burutzera behartu ahal izango dio, kudeaketa horren kostu errealean.
- Hondakin frakzio bakoitza behar bezala bereiziko da eta dagokion edukiontzian utziko da erabakitako gune, egun eta orduan (ikus bilketa egutegia).
- Edukiontzi guztiak QR-dun pegatina batekin identifikatuta egongo dira eta hauek husteko, orain arte erabilitako bilketa puntura atera beharko dira.
- Edukiontziak beti pabilioiaren barruan egongo dira. Kanpora, bakarrik bilketa egunean aterako dira (ez bezperan), eta bilketa ondoren berriz sartuko dira.
Bilduko diren hondakinak
Astigarragako poligonoetako lantegi eta enpresentzako zerbitzuak hainbat hondakin frakzio bilduko ditu gaika.
Material birziklagarria
Gaika bilduko dira birzikla daitezkeen honako hondakin frakzioak:
Biohondakina: gaika bilduko da. Material organiko konpostagarriek atal bakarra osatuko dute eta, tartean, soilik honako hondakinak egongo dira:
- Animalia-janariaren hondarrak. Gordinak eta prestatuak
- Landare-janariaren hondarrak. Gordinak eta prestatuak.
- Paperezko ezpain zapiak, sukaldeko papera eta paperezko mantelak materia organikoz zikinak (janariaren hondarrak, landare-olioa, etab.), eta paperezko zapi erabiliak.
- Kafe-hondarrak, infusioen zakuak.
- Marisko-oskolak, fruitu lehorren azalak eta arrautza-azalak.
- Animalien (arrainenak barne) eta fruituen hezurrak.
Porexpana (poliestireno hedatua / styrofoam)
Material ez birziklagarria
Inertearen eta Errefusaren frakzioak birziklatu ezin diren hondakinez osatuak daude. Birziklatu daitezkeen gainerako frakzioak modu egoki batean bereizten badira jatorrian, errefusa eta Inerte gutxiago sortzen da. Argi izan behar da ekoizpen prozesuarekin zer ikusi zuzena duten hondakinak ez direla jasoko: lehengaien harreratik produktu edo zerbitzu bukatuaren espedizioraino (hondakin industrial eta hondakin arriskutsuak ez dira inondik inora inerte edo errefusa bezala sailkatzen). Hondakin mota hauek kudeatzaile baimendu bidez kudeatu beharko ditu enpresa bakoitzak.
Inertea: gaika bilduko da eta beti ere, kantitate txikitan bada. Baldintza normaletan kimikoki erreaktiboa ez den materiala da, kontsistentzia solidoa du, ez da disolbatzen edo lurruntzen, ez du lixibiaturik sortzen, ezta usairik ere.
Errefusa: gaikako bilketaren eta birziklapenaren zirkuitu berezia ez duten materialak dira. Kantitate txikitan jasoko dira beti.
Bilduko ez diren materialen kudeaketa
Ekoizpen prozesuarekin zer ikusi zuzena duten hondakinak ez dira jasoko: lehengaien harreratik produktu edo zerbitzu bukatuaren espedizioraino. Hondakin mota hauek kudeatzaile baimendu bidez kudeatu beharko ditu enpresa bakoitzak. Izan ere, enpresek sortutako hondakinak baldin badira, ez da udalaren konpetentzia hauek biltzea eta Eusko Jaurlaritzak baimendutako kudeatzaile pribatuekin kudeatu behar dira.
Material zehatzen kudeaketari buruzko zalantzak izanez gero, honako webgune hauek kontsultatu daitezke. Bertan, euren baimenaren baitan, hondakin bilketatik hasita eta azken birziklatze prozesuraino iris daitezkeen kudeatzaile baimenduen zerrenda dago:
Bilketa egutegia eta oharrak
Atal honetan dituzu, batetik, Astigarragako poligonoetako lantegietan hiri hondakinak biltzeko zerbitzuaren egutegia eta kontuan hartu baeharreko arau eta oharrak.
Asteko egutegia
Honako hau da industria poligonoetan hondakinak biltzeko zerbitzuaren asteko egutegia:
Urteko Egutegia
Honako hau da industria poligonoetan hondakinak biltzeko zerbitzuaren urteko egutegia:
Kontuan hartzeko ohar eta arauak
- Bilketa zerbitzua 8:00etan hasten da. Ordurako edukiontziak kanpoan izan behar ditu erabiltzaile bakoitzak.
- Hondakinak poltsarik gabe utzi daitezke edukiontzietan. Poltsa erabiltzekotan, transparentea izan behar du beti. Biohondakinen kasuan, aldiz, konpostagarria.
- Hondakinak nahitaez bereizturik utzi behar dira.
- Hondakinak bereizi gabe edo nahasturik ateratzen badira, ez dira bilduko.
- Etxeko hondakintzat etxebizitzetan, merkataritzan, bulegoetan eta zerbitzuetan sortutako hondakinak bezalakoak direnak hartuko dira.
- Beharren arabera kontenedore tamaina berriak eskainiko dira.
- Hondakin gehiago sortzen bada, aurretik bilketa zerbitzuari abisatu behar zaio, bilketa nola eta noiz egingo den erabakitzeko, ohiko bilketa zerbitzua kaltetuta suertatu ez dadin.
- Egurra: gehienez 10 palet.
- Porexa eta flejeak eskaera egin ondoren jasoko dira. Eskaera telefonoz edo mailez egin daiteke.
- Hondakin hauek ez dira jasoko:
- Hondakin arriskutsuak
- Beira laua
- Kimaketak
- Autoetako beirak
- Autoetako paratxokeak .
Ohiko galderak
Hona hemen zerbitzuari buruzko ohiko hainbat galdera-erantzun:
Noiz eta zein ordutan atera behar ditut hondakinak?
Goizeko 8:00etarako enpresa bakoitzaren edukiontzia dagokion lekura aterata egon beharko da. Zerbitzua ordu horretan hasiko da. Egun bakoitzean dagokion hondakin atala jasoko da soilik (ikus asteko egutegia).
Zein da udal araudia?
Ikus Hondakin Bilketa Ordenantza.
Ikus Zerga Ordenantza.
Zeintzuk izango dira udal tasak?
Bilketa tasak hiru atal ditu:
- Finkoa: lokal edo establezimendu bakoitzak duen azaleraren metro karratu bakoitzaren araberakoa.
- Eskubidea: eskubidea edukiera zehatz bateko edukiontzi batean atal zehatz bat jaso ahal izateari deritzo. Eskubidearen tasaren barruan edukiontziaren lagapena dago. Eskubidearen kontrola edukiontzi bakoitzean jarriko den QR pegatinaren bitartez egingo da (1).
- Hustuketak: edukiontzi bakoitza husten den aldi bakoitzeko kobratzen dena. Hustuketa bakoitzean QR pegatina irakurriko da, eta era honetan kontabilizatuko da (2).
Nora jo dezaket hondakinen kudeaketarako edozein zalantza izanez gero?
Telefono zenbaki hauetara hots egin dezakezu, 8:00etatik 15:00etara: 900 102 838 / 617 291 806.
Edo posta elektroniko honetara ere idatzi dezakezu: jarduerak@astigarraga.eus.
Jai egunetan, zer?
Jai egunetan ez da zerbitzurik izango. Ondorengo frakzioetan ordezko bilketa egun bat zehaztea aurreikusten da: Ontzi Arinak, Egurra eta Filma.
Edukiontzi gehiago behar baditut, edo aldatu nahi baditut, nora jo behar dut?
Egin zure eskaera 900 102 838 / 617 291 806 telefono zenbakietan (8:00etatik 15:00etara), edo idatzi jarduerak@astigarraga.eus posta elektronikora.
Garrantzitsua: Enpresa bakoitzak aukera du bere beharrei egokitzen diren edukiontzi kopurua eskatzeko. Era berean, hondakinen kudeaketa optimizatzeko eta bere kostua gutxitzeko, bere sailkapen sistema diseinatu dezake. Sailkapena: bilduko diren atalen purutasunak, pisuan, %95etik gorakoa izan behar du, bestela errefusa kontsideratuko da.
Hondakinak poltsa transparentean atera behar ditut?
Bai, Udal Ordenantzak horretara behartzen du. Biohondakinak, aldiz, poltsa konpostagarrian atera behar dituzu.
Material bilgarri eta poltsa konpostagarrien zigilua:
Zeintzuk dira udalak jasotzen ez dituen gainerako hondakinetarako kudeatzaileak?
Hemen aurkituko duzu baimendutako kudeatzaileen inguruko informazio zehatza:
Araudia eta +info
Atal honetan dituzu bilketa zerbitzua arautzen duen araudia (zerbitzuaren ordenantza eta ordenantza fiskala), araubide orokorra, interesgarri izan daitezkeen material, dokumentu eta estekak eta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko datuak.
Araudia
- 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa
- Astigarragako Udalaren Ordenantza, hondakinen bilketari buruzkoa.
- Astigarragako Udalaren Ordenantza Fiskala, hondakinen bilketaren tasak ezartzen dituena.
Deskargatzeko materiala
- 7/2022 Legea, apirilaren 8koa, hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzkoa
- Eusko Jaurlaritzako hondakin kudeatzaileen zerrenda:
- Hondakin ez arriskutsuak
- Hondakin arriskutsuak
- Eskuorria
- Posterra
- Asteko egutegia
Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko
Astigarragako poligonoetako lantegietan
hiri hondakinak biltzeko zerbitzua
Tel. 617 291 806 / 900 102 838 (8:00-15:00)
jarduerak@astigarraga.eus
Beheko formularioa
DLYFormulario
Navigation Menu
- Alkatearen agurra
- Talde politikoak
- Gobernu antolaketa
- Administrazio sailak
- Telefonoak eta helbideak
- Udal aurrekontuak
- Erabakiak eta araudia
- Udal planak eta diagnosiak
- Legegintzaldi plana 2023-2027
- Kontratatzailearen Profila
- Hondakinak
- Hiri antolaketa
- Garapen iraunkorrerako agenda
-
Berdintasuna eta Elkarbizitza
- Berdintasuna
- Emakumeontzako aholkularitza juridikoa
- Puntu morea
- Zer da indarkeria sexista
- Zer da indarkeria matxista
- Nola jakingo indarkeria sexista jasaten dudan
- Nora jo dezaket
- Materiala deskargatzeko
- Dokumentuak
- Lotura interesgarriak
- Hausnarketarako materiala
- Lan-ildo nagusiak
- Sailaren zerbitzuak
- Proiektuak
- Parte hartzeko guneak
- Dirulaguntzak eta Bekak
- Lotura interesgarriak
- Kontakturako datuak
- Elkarbizitza
- Herri-baratzak