Norberto Almandoz
NORBERTO ALMANDOZ MENDIZABAL

Astigarragan 1893 - Sevilla 1970
1893. urteko ekainaren 5ean jaio zen Astigarragan Norberto Almandoz Mendizabal. Oso gaztetatik, musikarako zaletasuna azaldu zuen, amaren dohai eta musika zaletasuna zela medio.
Herriko organujole eta txistulari zen Txomin San Sebastianekin ekin zion musika ikasteari elizako abesbatzan parte hartuz. Tolosan, Eduardo Mocoroarekin ikasi zuen eta ondoren, bere ikasketak osatu zituen Donostiako Beltran Pagolarekin.
Hamabost urte zituenean, Gasteizko seminarioan sartu zen, ondoren Comillaseko seminariora joan zelarik Nemesio Otañorekin ikastera. 1919an apaiztu eta gero, Orense eta Sevillako katedraletako organujole izendatu zuten, eta Sevillan bizi izan zen 1970ean hil zen arte.
1920. urtean Parisen Eugène Cools eta Gabriel Piernérekin ikasteko beka bat jaso zuen. 1934an Sevillako Kontserbatorioa sortu zuen eta katedraleko "maestro de capilla" izendatu zuten.
1935-1970 bitartean Sevillako ABC-n kritikari izan zen. 200 musika-lan inguru konposatu zituen: Te Deum, Ituna, Nere maitia lo, besteak beste.
Astigarragako Udalak, 1993ko ekainaren 5ean "seme kuttun" izendatu zuen.
Hona hemen adibide batzuk:
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
