NextGenerationEU - dirulaguntza
Astigarragako Udalak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren “EAE-n hondakinen araudia ezartzen laguntzeko eta ekonomia zirkularra sustatzeko” dirulaguntza eskatu zuen 2021ean (AGINDUA, 2021eko urriaren 13koa):
- Proiektuaren izena: Astigarragako udalerrian – bai herrigunean, bai industrialdeetan – biohondakinen gaikako bilketa hobetzeko proiektua.
- Emandako laguntzaren zenbatekoa: 73.649,04€.
- Proiektuaren amaiera-data: 2026/05/31.
- Dirulaguntza-lerroa: 1. ildoa.– Bereizitako bilketa berriak abian jartzea, bereziki biohondakinena, eta egungoak hobetzea. 1.1 Tratamendu biologikoko instalazio espezifikoetara (konposta, digestio anaerobioa edo biak) bideratutako biohondakinen gaikako bilketa ezartzeko, handitzeko edo hobetzeko proiektuak.
Dirulaguntza hori Europako NextGenerationEU funtsek finantzatu dutenez, Udalak adierazi nahi du proiektu hau eta bertan sortutako material guztia SUSPERTZE, ERALDATZE ETA ERRESILIENTZIA PLANAREN ESPARRUAN - EUROPAR BATASUNAK – NEXTGENERATION EU finantzatua izan dela.

Dirulaguntzaren xedea eta helburua:
Astigarragako Udalak bat egiten du “zero zabor” filosofiarekin eta, trantsizio ekologikorako bidean, udalerriko eremu ezberdinetan (industrialdeetan, herrigunean eta landa eremuan) sortzen diren hiri-hondakinen kudeaketa etengabe hobetzea eta hondakinen sorrera txikitu eta sailkatutako hondakin bilketa-maila handitzea du helburu. Horretarako udalerriko industrialdeetarako sorreraren araberako ordainketa-sistema bideragarri bat diseinatu eta herrigune zein landa eremuetan martxan zeuden edukiontzien bidezko bilketa sisteman hobekuntzak garatu ditu udalak azken urteetan.
Proiektuak aurrera eramandako ekimen eta hobekuntzekin, alde batetik, gaika hondakin gehiago eta kalitate hobearekin jasotzea bilatu da, inerteen zabortegira eta errauskailura hondakin gutxiago bideratuz eta birziklagarriak diren hondakin gehiago jasoz. Bestetik, bilketa-sistema hurbilagoa eta eraginkorragoa lortu nahi izan da, hondakinen kudeaketaren jarraipenerako, intzidentzien kudeaketarako eta informazio-zerbitzu egokirako beharrezkoak diren baliabide material eta pertsonalak jarriz. Azkenik, bilketa-sistema justuagoa garatu nahi izan da, sorreraren araberako ordainketan oinarritutakoa, fiskalitate mota honek modu indibidualean sortutako hondakin kopuruaren eta motaren arabera ordaintzea ahalbidetzen duelarik.
Diruz lagundutako ekintzak:
- Astigarragako industria-poligonoetan sorreraren araberako fiskalitatea ezartzeko softwarearen egokitzapen lanak egitea.
- Astigarragako industria-poligonoetako edukiontzien QR identifikazio pegatina irakurri ahal izateko hiru irakurgailu erostea.
- Astigarragako industria-poligonoetako enpresei banatzeko informazio liburuxka eta bilketa egutegia osatu eta banatzea.
- Astigarragako herriguneko bilketari dagokionean, udaletxeko informazio bulegoa, bilketa zerbitzua, errefusa eta biohondakinaren sarrailak eta erabiltzaileen arteko datu eta informazio trukea baimentzen duen softwarea hobetzea.
- Astigarragako herritarrei eta sortzaile handiei begirako komunikazio eta sentsibilizazio kanpaina desberdinak egitea: eskuorriak diseinatu eta inprimatzea, poltsa berrerabilgarriak banatzea, konposta eta haziak banatzea, tailer desberdinak egitea, erakusketak, antzerkiak zein pelikula emanaldiak egitea, difusiorako kartelen diseinua eta inprimatzea,...
- Astigarragako biohondakin sortzaileentzako edukiontziak erostea.
- Astigarragako biohondakinak biltzeko poltsa eta zorro konpostagarriak erostea.
Navigation Menu
- Alkatearen agurra
- Talde politikoak
- Gobernu antolaketa
- Administrazio sailak
- Telefonoak eta helbideak
- Udal aurrekontuak
- Erabakiak eta araudia
- Udal planak eta diagnosiak
- Legegintzaldi plana 2023-2027
- Ingurugiroa
- Kontratatzailearen Profila
- Hiri antolaketa
-
Berdintasuna eta Elkarbizitza
- Berdintasuna
- Astigarragako Emakumeon Etxea
- Emakumeontzako aholkularitza juridikoa
- Puntu morea
- Zer da indarkeria sexista
- Zer da indarkeria matxista
- Nola jakingo indarkeria sexista jasaten dudan
- Nora jo dezaket
- Materiala deskargatzeko
- Dokumentuak
- Lotura interesgarriak
- Hausnarketarako materiala
- Lan-ildo nagusiak
- Sailaren zerbitzuak
- Proiektuak
- Parte hartzeko guneak
- Dirulaguntzak eta Bekak
- Lotura interesgarriak
- Kontakturako datuak
- Elkarbizitza
