Murgia Herri Parkea

Murgia Herri Parkea

Historia pixka bat

Murgia Parkea garai batean Markesaren lorategia zen lekuan eraiki da. Orain gauden muino honetan kokatu da aintzinatik murgiatarren etxea, ertaroan gotorleku izan zen. Altuera handiagoa izateak, ikusmira zabala eskaintzen zion eraikuntza honi eta beraz estrategiotasuna gehitu. Murgiatarrei buruz daukagun lehen notizia XIII. mendeari dagokio. Garai hartan ohiko zen bezala, murgiatarren eskutik Andre Mariaren Zeruratzearen ohoretan, eliza, bertako jauregikoek gobernatzen zutelarik.

Bestalde, murgiatarrek ertaroko garai hauetan herritarrekin zuten harremana berezia zen: zerbitzuei dagokionez, emakumeek gari eta artatxikia jorratu eta garbitu behar zuten eta idiak uztarrian lotuta izan jauntxoen lurrak lantzeko. Gizonek itsasontziak egiteko habeak garraiatzen laguntzeko hitza ematen zuten. Bestelako laboreei dagokionez, murgiatarren zelaietan bazkatzen ziren zerri-talde bakoitzeko, bana eman beharra izango zieten asigarragatarrek murgiatareei.

Honen guztiaren truk murgiatarrek Astigarragako herritarrei babesa eskaintzen zieten, adibidez Astigarragatarren artean iskanbilak sortzen baziren konpontzen saiatu, bere ganadurik Astigarragako larretan ez bazkatu, Ergobiako pasabidean bidesaririk astigarragatarrei ez kobratu, eta murgiatarrenera lanera zihoaztenei jaten eta edaten eman.

Egoera hauek historian zehar aldatuz joan arren, gaur iritsi zaigu, Astigarragako Udaletxeak Markesarekin egindako hitzarmenaren ondorioz, betidanik Markesaren lorategia izan dena parke publikoa izatera pasa denean, Murgiaren muinoaz gozatzeko garaia: irekia delako, herritarrona delako.

 

Landaredia

Hagina

 

Euskal Herriko mitologiari loturiko zuhaitz hau toxikoa da bere parte guztietan, salbu hazi inguratzen duten pinporta gorria; moldaera honi esker txoriek fruitua sakabana dezakete.
Hemen dugun honako honek 150 bat urte inguru ditu.

 
 

 

 

Pagoa

 

Udaberrian loratzen da eta pagatxak udazken hasieran heltzen dira. Zuhaitz urtabezkoa da, urte batzuetan haziak erruz emanez eta beste batzuetan ia batere ez. Hemen dugun honako honek 100 bat urte inguru ditu.

 

 

 

 

 

Aholkuak, jator joka dezagun parkean

  • Parkeaz gozatzeko era egokiena ibilibidea oinez eta lasai egitea da.
  • Oinezkoentzat egokitu diren bideak erabili, horrela landaretza hobeto mantenduko baitugu.
  • Ez da komeni landareak jasotzea, bere inguruan ikustea dugu onena.
  • Ez gaude bakarrik, besteen lasaitasuna kontuan hartu behar dugu, ez sortu zaratarik irratiekin, e.a.
  • Zaborrik ez bota, bertan izan garenik ez da nabaritu behar.
  • Zakurra eramanez gero lotu ezazu, landaretzak eskertuko dizu.