Monumentu interesgarriak
Monumentu interesgarriak
Andra Mariaren Zeruratze Parrokia

Azken karlistadan, erretabloa suntsitu zen, eraikineko beste hainbat zati bezala. 1888. urtean Donostiako San Vicente elizatik ekarritako bat jarri zen haren lekuan, baina erretablo zaharraren irudi batzuk gorde ziren. Erretabloan Santa Ana, San Benito, San Inazio eta Zeruratzearen irudiak agertzen dira. Horretaz gain, bi aldare ditu alboetan, bata San Isidrorena eta Andra Maria Doloretakoarena bestea. Bigarren horretan Familia Santuaren mihise bat dago eta etxearen jabe ziren Murgiatarren hilobia.
Murgia jauregia

Oin errektangeluarra du eta hiru solairu (behekoa eta beste bi horren gainean), lau isurkiko estalkiak dituztenak. Berdindutako harlanduz eginiko murruen zati handi bat gordetzen du oraindik.
Joan den mendearen bukaeran eraberritua izan zen, oraingo sarrera nagusiaren gainean Murgiatarren armarria ageri delarik. Azken eraberritze-lanek, alboan dituen zurezko begiratoki gotikoak, jatorrizko eskailera inperiala eta aurrean dituen lorategiak hartu zituzten.
Jauregiak artxibo historiko bat gordetzen du eta baita arras interesgarria den liburutegi bat ere.
Santiago baseliza

Barruan, XVII. mendeko erretablo sotil bat dago eta bertan San Sebastian, San Kristobal, Kristo eta Santiago agertzen dira, azken hau zaldi gainean eta eskuan ezpata duela. Antzina, Santiago erromesaren taila bikain bat zegoen, ziurrenik ere XIII. mendean alabastroz egina; gaur egun elizbarrutiko museoan dago irudi hori.
Udaletxea

Nobleza

Plazaetxea

Bortanea

Txoritokietako gaztelua

Joan den mendearen bukaeran eraikia, harri-bizian landua izan zen eta harlanduz bukatua. Ipar-mendebaldean dagoen San Markos gazteluaren hegoaldeko saihetsa defendatu asmoz egin zuten, mugako defentsarako saila indartzeko.
Egundaino jatorrizko hainbat elementu gordetzen ditu, hala nola, lezioiak, murruartekak, gordelekuak, lubetak, eta abar.
Goikoetxea
Santiagomendi auzoan dago kokatua, izen bereko baselizara doan bidearen ondoan.
Asaba-etxe zahar horrek, erdi-puntuko sarrera dobelatua du, eta JHS anagrama eta Maltako gurutze bat klabean zizelatuak. Bertatik gertu, gar txikiko kare-labe bat dago, oraindik nahiko ongi gordeta dagoena.
Ergobiako zubia
Ergobiako ibi historikoan dago kokaturik eta bertatik igarotzen zen Gaztela eta Frantzia lotzen zituen errepidea. Urumea ibaiaren gainean harriz egindako lehen zubia izan zen, leku horretan bertan antzina zegoen zurezko zubi baten ordez jarria.
Kareharri landuz egina dago eta beheratutako erdi-puntuko hiru arku ditu, zubi-bular indartsuak ditu kontrakorrontean eta uretan behera.
Behinolako tankera eta itxura sendoa mantentzen ditu gaur egun, aldaketa eta gehiketa ugari egin zaizkion arren.
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
