Sagardoa

 

Sagardoa

URTARRILA: Sagardo Berriaren Eguna

Astiartarrentzat hain berezia den egun honetan, urteko uzta berria aurkezten da agintari eta izen haundiko pertsonaien aurrean. Azken urteetan jende ezaguna izan da uzta berria aurkeztu duena, "Hau da ASTIGARRAGAko sagardo berria" ohiu eginda. Hauek dira uzta berria aurkezteko ohorea izan dutenak:
  • 1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
  • 1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
  • 1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
  • 1997, Julian RETEGI pilotaria.
  • 1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
  • 1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
  • 2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
  • 2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
  • 2002, Martín FIZ korrikalaria.
  • 2003, Abraham OLANO txirrindularia.
  • 2004, Periko, Mikel eta Xabi ALONSO futbolariak.
  • 2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
  • 2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
  • 2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
  • 2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
  • 2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
  • 2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL taldea.
  • 2011, KARLOS ARGUIÑANO sukaldaria.

 

UZTAILA: Santa Ana

"Santa Ana" egunean, uztailak 26, Astigarragako sagardogileek eta Sagardun Partzuergoko kideek beren sagardoa jartzen dute festako edalontzi berezia hartzen duenaren aukeran. 1976. urteaz geroztik ospatzen den Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztein artean zaharrena da. Bestalde, idi-demak izaten dira sagardo probaketarekin batean.

 

IRAILA: Sagar Uzta

2001. urtetik ospatzen da Sagar Uzta jaia. Sagar Uztak Astigarrako tolareetako lanen hasiera ospatzen du eta jende guztiarentzako prestatutako festa da. Sagardotegietako zanpatze lanaren hasierarekin bat egiten du, azaro hasierara arte iraungo duen lanaren hasierarekin.

Bertan, sagar dantza, txalaparta, lehengo zanpatze erakusketa, bertako sagar erakusketa eta salmenta, artisau produktuen salmenta, sagardo dastatze eta salmenta, erakusketak, etb... izaten dira.