Web edukia bistaratu

Lan-ildo nagusiak

320x162

Berdintasunerako III. Planean jaso bezala, Astigarragako Udalaren berdintasun politikak garatzeko lan-ildo nagusiak ondorengoak dira. Informazio edota xehetasun gehiago nahi dituenak Berdintasun sailean eska ditzake.

Gobernu ona

  • Berdintasunerako politiken kudeaketa, planifikazioa eta koordinazioa hobetzea. 
  • Genero-ikuspegia zeharlerrotasunez txertatzea udalaren lan-jardunean.
  • Berdintasun politikak aurrera eramateko dauden baliabideak eta azpiegiturak hobetzea eta indartzea.
  • Udalak berdintasunarekiko hartu duen konpromisoa herritarrei ikusaraztea.

Emakumeen ahalduntzea

  • Emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa sustatzea.
  • Emakumeen ahalduntze soziala eta politikoa sustatzea eremu ezberdinetan.
  • Emakumeek egindako ekarpenak aitortzea eta hauen ikusgarritasuna sustatzea.

Gizarte-antolaketa berdinzalea

  • Emakumeen langabezia-tasa murriztea eta enplegu duina sustatzea.
  • Zaintza erdigunean jarriko duen gizarte erantzunkidea sustatzea.
  • Herritarrak berdintasunean hezten jarraitzea, hezkidetza balioak adin guztietako biztanleen artean zabalduz.

Indarkeria matxistarik gabeko herria

  • Indarkeria matxistaren aurrean Udalak jarrera irmoa izatea.
  • Astigarragan indarkeria matxista kasuak prebenitzea eta sentsibilizazioa lantzea.
  • Indarkeria sexista jasaten duten emakumeei ematen zaien arreta hobetzea.