Kontsumitzailea aurrez aurre
Kontsumitzalilea aurrez aurre eta telefonoz artatzea
KIUBren eginkizun nagusia da kontsultei erantzutea –telefonoz, aurrez aurre, idatziz nahiz posta elektronikoz– eta informazioa eskaintzea. Horrek araudia kontsultatzea eta antzeko gestioak egitea eskatzen du dagokion alorreko erakunde, profesional edo adituekin, kontsumitzaileen interesei begira irregulartasunik, arau-urratzerik edo jokabide kaltegarririk ote dagoen hautemate aldera. Eskaerarik egiten duten kontsumitzaile eta erabiltzaileei produktu eta zerbitzuen azterketa konparatiboak nahiz bestelako informazioa, agiri bidez eta hainbat euskarritan, eskaintzen zaizkie: araudia, informazio liburuxkak eta interesgarria izan litekeen dokumentazio hautatua.