KIUB

ZER DA KIUB


Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa udalak Hernani eta Astigarragako bizilagunei eskaintzen dien doako zerbitzu bat da.

HELBURUAK

  1. Kontsumitzaileei beren eskubideak erabiltzeari buruzko informazioa eta orientabidea eskaintzea.
  2. Kontsumitzaileen salaketak eta erreklamazioak jasotzea.
  3. Jendea kontsumoaren arloan hezi eta trebatzea.

 

ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

  • Kontsultei modu pertsonalizatuan –telefonoz, aurrez aurre eta abar– erantzutea.
  • Salaketa, kexa eta erreklamazioen azterketa eta tramitazioa.
  • Alderdien arteko bitartekotza kexu eta erreklamazioei irtenbidea emateko.
  • Produktu eta zerbitzuen azterketa konparatiboak, araudia edo erabiltzaileak eskatzen duen bestelako informazioa eskaintzea.
  • Kontsumo Ikuskaritzaren esku-hartzea, egintzek arau-urratze administratiboa ekar badezakete.
  • Kontsumitzailearen eskariz prozedura arbitralak abiatzea, kontsumoaren arloko auziak konpontzeko epaiz kanpoko bide gisa.
  • Lege agirien artxiboa, aldizkari espezializatuak eta hemeroteka.
  • Material informatiboa eta kontsumitzaileei argibideak eskaintzeko materiala argitara ematea.

 

NOR DA KONTSUMITZAILE

Kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudian, kontsumitzaile edo erabiltzailearen kontzeptua ohikoan ulertu ohi denaz pixka bat bestelakoa da. Gure eskubideak babesten dituen legeriaren arabera, kontsumitzaile edo erabiltzailea produktu edo zerbitzu bat erosten, erabiltzen edo baliatzen duen pertsona oro da, beti ere pertsona hori azken hartzailea bada. Esaterako, kontsumitzaile da gosaritarako esne botila bat erosten duena, eta erabiltzaile lanera joateko garraio publikoa erabiltzen duena. Produktuak edo zerbitzuak pertsonek edo enpresek erosten badituzte horiek produkzio, transformazio edo merkaturatze prozesuetan zein beste pertsona batzuei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan baliatuak izateko, pertsona edo enpresa horiek ez dira legez kontsumitzailetzat jotzen. Adibidez, esnea pastelak egin eta bere gozotegian saltzeko erosten dituen pertsona ez da kontsumitzaile, eta ez da erabiltzaile tren bat bere salgaiak garraiatzeko baliatzen duen enpresa.

Kontsumitzaile gisa dituzun eskubide guztiak kontsultatzeko: Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak.

 

DATU INTERESGARRIAK:

Nola egin kontsulta bat, kexa bat edo erreklamazio bat:

  • Pertsonalki, gure bulegoetara bertaratuta.
  • Gutun, fax edo posta elektroniko bidez.

Honako datuak eskaini beharko dira:

  • Izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Erreklamazioa jarri zaion enpresa edo pertsonaren izena, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Kontsulta, kexa edo erreklamazioaren zergatia.
  • Egindako eskaera: informazioa jasotzea, produktua aldatzea, dirua itzultzea, akatsa konpontzea eta abar.
  • Sinatutako faktura, kontratu, agiri eta abarren kopia.

 

HARREMANETARAKO

Biteri Kultur Etxea
Helbidea:  Nafar Kalea 18 - 20120 Hernani
Tel.: 943 552 610
Fax: 943 556 667
Zerbitzuaren arduraduna: Marian Ormazabal
Posta elektronikoa: marian-o@hernani.eus

Jendaurreko ordutegia:  Astelehenetik ostiralera 8:00 - 14:30