Jarduera fisikoaren eta kirolaren orientazio zerbitzua

Jarduera fisikoaren eta kirolaren orientazio zerbitzua


 

Zer da?

Herritar inaktiboak edota ariketa fisiko gutxi egiten dutenak, aktibatzeko eta jarduera fisikoa sustatzen laguntzeko zerbitzua da. Zerbitzua jasotzen dutenek, aditu baten laguntza eta aholkularitza izango dute.

Ez da kirol errendimendua areagotzeko entrenamendu planak egiteko zerbitzua.

Zein onura ditu?

Jarduera fisikoa modu erregularrean egiteak onura ugari ekartzen dizkio osasunari eta hainbat gaixotasuni aurre egiteko eraginkorra dela frogatu da, hala nola, hipertentsioa diabetesa, asma, hipercolesterolemia edo depresioa, beste batzuen artean.

Nola funtzionatzen du?

Hitzordua eskatu behar da (norberaren iniziatibaz edo medikuak aholkatuta):

Telf: 747482732
E-posta: kirolorientatzailea@astigarraga.eus

Orientatzaileak proposamen pertsonalizatua egingo dio erabiltzaile bakoitzari, norberaren behar eta lehentasunak aintzat hartuz.

Zerbitzua doakoa eta konfidentziala da.

Bulegoko ordutegia eta lekua

Lekua: Astigarragako anbulatorioan.
Ordutegia: Astelehen eta ostiraletan, 11:00 -13:00 bitarte.

EZ AHAZTU, LEHENDABIZI HARTU HITZORDUA