Web edukia bistaratu

Kultur Etxe Zaharra: eraikinaren etorkizuna definitzeko prozesu parte-hartzailea

Eraikina

320x162

Kontxa Etxeberriak 1904-1930. urteetan eraikiarazia, lehenengo garai hartan ikastetxea eta umezurtz-etxea izan zen eraikina. Ordutik, erabilera soziala eman zaio, eta herritarren ongizatearekin lotutako proiektuak garatu dira bertan. 2020ko irailera arte Kultur Etxe gisa funtzionatu izan du, eta Erribera Kulturgunea ireki zenean, eraikinari erabilera berria emateko aukera ireki zen.

Espazioen egungo antolaketa eta eskaintzen diren zerbitzuak
 
  • Behe solairuan: Sagardoetxearen bulegoak, Udal zerbitzuak (Berdintasun, Elkarbizitza eta Partaidetza Saila; Komertzioa, Turismoa eta Tokiko Garapena Saila) eta komun publikoak.
  • Lehenengo solairuan: AEK Euskaltegia eta erabilera anitzeko aretoa
  • Bigarren solairuan: Gaztelekua

Zerbitzu horietako batzuk epe ertainera bertatik irtetea aurreikusten da, beste batzuk ordea etorkizunean ere bertan geratuko dira.

Eman zure iritzia: galdetegia eta saio irekiak

Astigarragako Udalak Kultur Etxe Zaharraren etorkizuna definitu nahi du. Horretarako, herritarren eta gizarte-eragileen iritzia jaso nahi du galdetegi honen eta irailerako eta urrirako antolatu dituen saio irekien bidez.

Prozesu parte-hartzaile horren helburua da herritarren gizarte-eragileen iritzia ezagutzea eraikinari herriko behar eta nahiei egokitutako erabilera emateko eta Astigarragako Kultur Etxe Zaharraren berrantolaketa eta birgaitzearen diseinua lantzeko.

Animatu eta bete galdetegia!

BETE GALDETEGIA

Nork bete dezake galdetegia?

Astigarragan erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako biztanle orok

Erantzuteko epea:

Irailaren 12tik 30era

 
 

INFORMAZIO GEHIAGO: