Ignacio Berasarte "ELIO"
IGNACIO BERASARTE "ELIO"

Astigarraga 1922-1964
Astigarragako Elio-enea baserrian jaio zen 1922. urteko abuztuaren 15ean. Oso gaztetatik bertsotarako trebetasun aparta erakutsi eta plazarik plaza oso ezagun egin zen. Izena, beste askori bezala, jaiotetxe izan zuen baserritik datorkio.
Gaztetako gaitasun haren lekuko izango da Zarautzko gazte txapelketan lortutako garaipena.
1947an, 25 urte zituelarik, beste 22 lagunekin batera, Donostiako "La Perla"-n antolatutako txapelketa batean parte hartu zuen. Bertan, "Basarri"-k egin zituen gaijartzaile lanak eta epaimahaikoen artean Astigarragako Txomin San Sebastian izan zen.
Txapelketaren azkeneraino Lexoti eta Elio iritsi ziren, amaieran Lexoti garaile izan zelarik.
42 urte besterik ez zituenean, Zumarragako Orbegozoko teilatuan lanean ari zela erori eta hil egin zen 1964ko martxoaren 22an.
Navigation Menu
- Nola iritsi
- Kale izendegia
- Historia
-
Pertsonaia ospetsuak
- Seme-alaba kuttunak
- Ohorezko seme-alabak
- Beste pertsonaia batzuk
- Gure herriko señorak
- Josefa Irizar Goikoetxea
- Maria Josefa Goikoetxea Iturralde
- Carmen Bengoetxea Hernandez
- Mari Sol Erice Almandoz
- Aurora Villar Gonzalez
- Maria Luisa Larrañaga Alkiza
- Maria Jesus Bastarrica Gamboa
- Jule Larrañaga Irizar
- Rosario Zapiain Goñi
- Agurtzane Galparsoro Arratibel
- Eli Laburu Labaka
- Roxa Zabalegi Zubizarreta
- Elena Etxeberria Olano
- Asunción emakumezko saskibaloi taldea
- Ainhoa Aurkia Garaialde
- Biztanleria eta adierazle sozioekonomikoak
- Turismoa
- Elkarteak eta taldeak
- Irudiak & Bideoak
- ASTIGARRAGA Aldizkaria
- Argitalpenak
