Web edukia bistaratu
Eskuratu zure hondakinen txartela / giltza
Edukiontziak irekitzeko txartela edo ekarpen guneetako giltza galdu, matxuratu edota etxebizitza berri baterako behar izanez gero, berri bat eskuratu ahal izango da.
Eskaera aurrez-aurre, udaletxeko hondakinen bulegoan edo internet bidez, telematikoki, gauzatu daiteke.
Aurrez-aurreko herritarren arreta zerbitzua
Galdutako, matxuratutako edo etxebizitza berrientzako txartela edo giltzaren eskaera aurrez-aurre tramitatu nahi izanez gero, aldez aurretik udaleko hondakinen bulegoarekin jarri behar da harremanetan:
- Astigarragako Udala, Hondakinen Bulegoa
- Foru Enparantza 13
- 20115 Astigarraga
- Tel. 900 102 838
- hondakinak@astigarraga.eus
Oharra: matxuratuta dauden txartelak hondakinen bulegoan aurkeztu beharko dira.
Zerbitzu telematikoa
Edukiontziak irekitzeko txartela etxebizitza berrientzat, 2. txartela edo ekarpen guneetako giltza telematikoki eskatu nahi izanez gero, sakatu ondorengo esteka: