Zer / Non / Nola
Zer / Non / Nola
- Biohondakina
- Errefusa
- Ontzi arinak
- Papera eta kartoia
- Beira
- Ehunkiak
- Olioa
- Kafe kapsulak
- Botikak
- Tamaina handiko hondakinak
- Minigarbiguneak
- Furgoneta ibiltaria
- Garbiguneak
- Hondakinen gida
Biohondakina
Zer utzi?
Sukaldatutako edo sukaldatu gabeko animalia nahiz landare jatorriko hondakinak:
- Haragi, arrain eta itsaski zatiak, hezurrak.
- Fruta eta barazki zatiak, azalak.
- Arrautza eta fruitu lehor azalak.
- Sukaldeko janari eta kafe hondarrak.
- Sukaldeko papera, magdalena papera eta ezpainzapi zikinak.
- Loreak, landareak eta lorategiko belarrak.
Zer ez utzi?
- Lurra, adarrak eta enborrak.
- Olioa.
- Errefusera bota behar diren hondakinak: konpresak, pixoihalak, animalien gorotzak, zigarro-puntak,…
- Plastikozko poltsak.
Nola utzi?
- Edukiontziak txartelarekin irekitzen dira eta egunero ireki daitezke. Txartela udaletxeko hondakin bulegoan edo telematikoki eskatu daiteke.
- Landa eremuko etxebizitzek ordea, txartelaren ordez ekarpen gunea irekitzeko giltza behar dute. Giltza udaletxeko hondakin bulegoan edo internet bidez ere eskatu daiteke.
- Edukiontzi marroian poltsarik gabe edo poltsa konpostagarrietan sartuta utzi behar da. Poltsa konpostagarriak Erribera kultur gunean dagoen makinan lortu daitezke 10 astero, txartela irakurgailura gerturatuta. Beste nonbait lortuz gero, ziurtatu ondorengo zigilua dutela:
Zer egiten da ondoren?
Bildutako biohondakina Zubietako biometanizazio plantara eramaten da. Bertan hondakin hauei dagokien prozesua ematen zaie, amaieran gasa eta konposta lortzen delarik.
Errefusa
Zer utzi?
- Birziklagarria ez den eta deuseztatzera bideratuta dagoen hondakina sartu behar da soilik.
- Berrerabili edo birziklatu ezin diren hondakinak: konpresak, pixoihalak, preserbatiboak, boligrafoak, oihalezkoak ez diren musukoak, puskatutako jostailu txikiak, zeramikazko plater eta edalontziak, zigarro-puntak, eskobatze hautsak, …
- Berrerabili edo birziklatu daitekeen hondakinik: beirazko edo plastikozko ontziak, latak, metalezko ontziak, tetra-brikak, papera, kartoia, arropa, oinetakoak.
- Etxeko hondakin arriskutsurik: pilak, pinturak, fluoreszenteak, bateriak, etxetresna elektrikoak, olioak,…
Nola utzi?
- Hondakinak edukiontzietan, poltsa itxietan sartu behar dira.
- Edukiontziak txartelarekin irekitzen dira eta asteazkenetan soilik ireki daitezke (00:00-23:59).
- Landa eremuko etxebizitzek ordea, txartelaren ordez ekarpen gunea irekitzeko giltza behar dute. Giltza udaletxeko hondakin bulegoan edo telematikoki eskuratu daiteke.
Zer egiten da ondoren?
Bildutako hondakinak erraustegian erretzen dira, biltegiratu behar diren errautsak eta zepak sortuaz, baita airera isurtzen diren gai toxikoak ere.
OHARRA: Errefusa gehiagotan zabaltzeko behar berezia izanez gero, jarri hondakinen bulegoarekin harremanetan.
Ontzi arinak
Zer utzi?
- Plastikozko ontziak: ur botilak, edari freskagarrienak, olioarenak, garbigarrienak, kosmetikagaienak, jogurtenak, plastikozko poltsak,…
- Metalezko ontziak: edarienak, kontserba potoak, aerosol hutsak, metalezko tapak
- Brik erako ontziak.
- Ontziak ez diren plastiko eta metalak: jostailuak, biberoiak, zartaginak, baldeak, orraziak, CD-ak, gomazko eskularruak,…
- Ontziak erabat hustu, garbitu eta tolestuta sartu edukiontzi horian.
- Ontziak eta tapak bananduta sartu edo airea kenduta.
Zer egiten da ondoren?
Urnietako sailkapen plantara eramaten da, bertan material ezberdinak sailkatu eta birziklatzeko enpresetara bidaltzen dira.
Plastikozko ontziekin, mota ezberdinetan bereizita, makinen bidez “galautsa” lortzen da (arroz-ale gisako zatitxoa) eta material horrekin tuberiak eta edukiontziak ekoizten dira, besteak-beste.
Brik-ek berriz, kartoiaren %100 berreskuratu eta “kraft” papera lortzeko balio dute. Metalak aluminio edo altzairu fabrikan amaitzen dute, poto berrietarako edo lehengai gisa, hurrenez-hurren.
Papera eta kartoia
Zer utzi?
- Egunkariak eta aldizkariak.
- Kartoizko kaxak (arrautza-ontziak, gaileta kaxak,…)
- Bildukiak.
- Tetrabrikak.
- Erabilitako pixoihalak.
- Paper zikinak, koipeztatuak edo plastifikatuak.
- Aluminiozko papera.
- Magdalena papera.
- Plastikozko poltsa.
Nola utzi?
- Kartoia tolestua sartu behar da edukiontzi urdinean.
- Ezin dira poltsak erabili (paperezkoak izan ezik).
Jasotakoa biltegi berreskuratzaile batera eramaten da, sailkatu ondoren paper fabriketara bidaltzeko. Tintagabetu ondoren paper pasta bihurtu eta, pasta horretatik paper edota kartoi birziklatua sortzen da.
Beira
Zer utzi?
- Beirazko botilak edo flaskoak (zuriak, berdeak edo marroiak).
- Beirazko potoak edo botilatxoak (kontserba, lurrin eta kosmetikakoak).
- Bonbillak eta fluoreszenteak.
- Leihoetako kristalak, autoen kristalak.
- Ispiluak.
- Kristalezko tresnak (edalontziak, kopak, platerak, sendagaien ontziak).
Nola utzi?
- Hutsak eta garbiak.
- Tapa, tapoi eta kortxo gabe.
- Inolako poltsarik gabe.
Tratamenduko instalazioetan beira zikina garbitu, xehatu eta material desegokietatik nahiz beste hondakin baztergarrietatik bereizi egiten da, eta ontzi-fabriketan birziklatzeko azken prozesua egiteko egokitzen da.
Hauen betebeharra da kiskalkina lortzea (berreskuratutako beira, purua, garbia eta xehatua). Birziklatze prozesua burutzeko, kiskalkina urtu egiten da eta berriro ontziak fabrikatzen dira.
Eunkiak
Zer utzi?
- Arropa eta ehun-osagarriak (egoera onean izan ala ez): izarak, mantak, trapuak, zapiak, mahai zapiak, gerrikoak, txapelak, oinetakoak, lokarriak, neoprenoak, nezeserrak, telazko panpinak, toallak, poltsa edo zorroak, motxilak, oihalezko estutxeak, gortinak, lozakuak, almoadak, edredoiak, …
- Koipez zikindutako ehunkiak, aterkiak eta ehunkiz osatuta ez dauden hondakinak.
Ehunkiak plastikozko edo paperezko poltsa txiki eta itxietan sartu behar dira edukiontzi barrura.
Non utzi?
Ehunkiak birziklatzeko edukiontzietan, guztira zazpi edukiontzi puntu daude:
- Aiotzategi 18 parean.
- Kale nagusia 62 parean.
- Norberto Almandoz plazan.
- Joseba Barandiaran plazan.
- Donostia ibilbidea eta Murgi Errota arteko bidegurutzean.
- Perurenako ekarpen gunean.
- Tranbia ibilbidean (Erribera kultur-gunearen ondoan)
Zer egiten da ondoren?
Berrerabili daitezkeen ehunkiak garbitu eta higienizatu egiten dira eta beharra duten pertsonentzako bideratzen dira edota gobernuz kanpoko erakundeetako saltokietan saldu.
Egoera txarrean aurkitzen diren ehunkien kasuan berriz, haien fibrak ilauna edo borra egiteko erabiltzen dira (arbeletako ezabagailuak egiteko, tela asfaltikoa, autoetako eserlekuen betegarri bezala, etab.), beste ehunki berriak edota harizko harilak edo bobinak egiteko birziklatzen dira.
Olioa
Zer utzi?
- Etxeetan sortzen den sukaldeko olio erabilia.
- Motorren olioak eta etxe partikularrek sortzen ez dituzten olioak (ostalaritzakoak, esaterako).
Olioa birziklatzeko makinetan, guztira lau puntu daude:
- Tranbia ibilbidea eta Izaskun kalearen artean.
- Donostia ibilbidea eta Murgi Errota arteko bidegurutzean.
- Joseba Barandiaran plazan.
- Tranbia ibilbidean (Erribera kultur-gunearen ondoan).
Nola utzi?
- Olioa birziklatzeko ontzi bereziak erabiltzen dira. Ezin da bestelako ontzirik erabili.
- Oraindik ontzirik eskuratu ez baduzu, jarri hondakinen bulegoarekin kontaktuan.
Makina hauetan biltzen den olioa bio-diesela, taladrinak, ebaketak egiteko olioak, kosmetikoak edota xaboiak egiteko erabiltzen da.
Kafe kapsulak
Zer utzi?
- Edukiontzi hauetan soilik kafe kapsulak bota daitezke (plastikozkoak, metalezkoak edo oihalezkoak). Ez bota Kafe hautsik, plastikozko edo bestelako poltsarik.
Non utzi?
- Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontzietan. Guztira bi daude: Joseba Barandiaran plazan. Tranbia ibilbidean (Erribera kultur-gunearen ondoan).
Zer egiten da ondoren?
Edukiontzi hauetan botatzen diren kafe kapsulak Adunan dagoen tratamentu planta batera eramaten dira. Bertan, kafe hondarrak eta kapsulak bereizi, lehortu eta prozesatu egiten dira (kapsulak txikitu eta kafe hondarrak bahetu). Plastikozko eta metalezko kapsuletatik material berri bar sortzen da eta material horrekin bestelako produktu batzuk ekoizten dira: konpostagailuak, edukiontziak, birziklatzeko ontzi txikiak, lorontziak, listoiak, etab.
Kafe hondarrekin berriz, substratua eta pelleta sortzen da.
Botikak
Zer utzi?
- Iraungitako botikak.
- Behar ez dituzun botikak.
- Hutsik dauden botiken ontziak edo bilgarriak.
- Botiken kutxak eta erabilera-orriak.
- Edozein motatako botikak: pilulak, xarabeak, pomadak, grageak, etab.
- Bere ontzian SIGRE ikurra daukan edozer.
Zer ez utzi?
- Termometroak, gasak, orratzak (ebakitzen duten materialak), erradiografiak, etab.
Nola utzi?
Bere ontzian sartuta, erabilera orriarekin batera, botika-hondakina errazago identifikatu eta tratatzeko.
Non utzi?
Farmazietan aurkitzen diren SIGRE edukiontzi berezietan utzi behar dira.
Zer egiten da ondoren?
Birziklagarriak diren materialak sailkatu eta birziklatzen dira (plastikoa, metala, beira, papera-kartoia,…) eta medikamentua bera era berezi batean kudeatzen da, ingurumenari kalterik ez egiteko.
Tamaina handiko hondakinak
Zer utzi?
- Altzariak: besaulkiak, sofak, mahaiak, aulkiak, …
- Koltxoiak eta somierrak.
- Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: garbigailuak, hozkailuak…
- Linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak: telebistak, DVD edo musika aparatuak, ordenagailuak...
- Aparatu elektroniko txikiak:, irabiagailuak, plantxak…
- Eraikuntza edo obra hondakinak. Garbigunera.
- Sanitarioak konketak, mamparak,... Garbigunera.
- Paletak. Garbigunera.
- Kristalak. Garbigunera.
- Jostailuak. Garbigunera edota furgoneta ibiltarira.
- Neumatikoak. Garbigunera.
- Kartoizko hondakin handiak. Garbigunera.
- Hondakin ezberdinez osatutako zabor poltsak.
Nola eta non utzi?
Aurrez 900 102 838 doako telefonora deitu behar da bulegoko ordutegian (8:00-14.30) eta adierazitako egun eta ordutegietan edukiontzien ondoan utzi behar dira hondakinak (espaloia, errepidea eta edukiontzietarako sarbidea oztopatu gabe). Ordutegiz kanpo deitzen baduzu, utzi zure telefono zenbakia erantzungailuan eta jarriko gara zurekin kontaktuan.
Noiz utzi?
Traste handien bilketa astearte goizean egiten denez, astelehen gauean utzi behar dira.
Zer egiten da ondoren?
Bildutako objektu handiak sailkatu egiten dira birziklatzeko:
- Linea gris-marroia: ordenagailuak, telebistak, irratiak,…
- Zura: zurezko altzariak.
- Txatarra eta linea zuria: ikuzgailuak, ontzi-garbigailuak,…
Birziklatu ezin diren gainerako objektu handiak zabortegira eramaten dira.
Minigarbiguneak
Zer utzi?
- CDak eta DVDak.
- Inprimagailuen tinta kartutxoak.
- RAEE edo AEEH txikiak (aparatu elektriko eta elektronikoen hondakinak): funtzionatzeko pilak, bateria edo entxufea behar duten aparatuak dira.
- Eskuko telefonoak, hauen bateriak eta karga-gailuak.
- Pila arruntak eta botoi gisakoak.
- Bonbillak eta halogenoak.
- Kontsumo baxuko bonbillak.
Banaka bota behar dira dagokien lekuan eta inolako ontzi edo poltsan sartu gabe utzi behar dira.
Non utzi?
- Joseba Barandiaran plazan.
- Norberto Almandoz plazan.
- Tranbia ibilbidean (Erribera Kultur-etxearen parean).
Zer egiten da ondoren?
Birziklatze enpresetara eramaten dira. Xehatze eta distilazio bidez, botoi piletatik batik bat merkurioa berreskuratzen da eta pila arruntetatik zinka, beruna, nikela eta kadmioia, ondoren lehengai modura erabiltzeko.
Furgoneta ibiltaria
Zer utzi?
- Sukaldeko olioak.
- Pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak...
- Lanparak eta fluoreszenteak.
- Etxetresna elektriko txikiak.
- Telefono mugikorrak.
- Garbiketako produktu kimikoak.
- Termometroak.
- Material informatikoa: monitoreak, teklatuak...
- Pilak eta bateriak.
- Aerosol toxikoak: intsektizidak, lakak..., baita beren ontzi hutsak ere.
- Autoetako olioak, bateriak, iragazkiak, izotz-kontrakoak...
- Argazki-kamerak eta hauen materialak.
- Erradiografiak.
- Herbizidak eta intsektizidak.
- Inprimagailuetako kartutxoak eta tonerrak.
- Jostailu elektriko eta elektronikoak.
- CDak, DVDak...
Zer ez utzi?
- Obra hondakinak.
- Pneumatikoak.
- Linea zuriko elektrogailuak: hozkailuak, garbigailuak,…
- Altzariak.
Nola utzi?
Etxeetan sortutako hondakin arriskutsuak furgonetan entregatu behar dira, osagai desberdinak nahastu gabe, nagusiki, likidoen kasuan.
Zer egiten da ondoren?
Hondakinak kudeatzaile baimenduei bidaltzen zaizkie modu egokian kudeatzeko. Hala, osagai toxikoek ingurumena kaltetzea saihestuko dugu, zabortegi kontrolatuan tratatu beharreko hondakinen kopurua murriztuko da eta birziklatzeari esker, lehengaiak aurreztuko dira. Bildutako olio erabilia biodiesela fabrikatzeko erabiltzen da.
Egutegia eta ordutegia
Barandiaran plazan | |
Hilabeteko 2. ostiraletan: 16:00 - 19:15 Hilabeteko azken ostiraletan: 9:00 - 12:00 |
Ergobiako plazan | |
Hilabeteko azken ostiraletan: 12:10 - 12:45 |
Garbiguneak
Zer eraman daiteke?
- Etxeetan obra txikiak egin ondoren sortutako eraikuntza eta obra hondakinak, uralita eta fibrozementuzko elementuak izan ezik.*
- Plastiko birziklagarriak: polietilenozko bidoiak, film plastikoa, poliestirenoa.
- Birziklagarriak ez diren plastikoak: pertsianak…
- Tamaina handiko hondakinak: koltxoiak, sofak, somierrak….
- Metalak eta txatarra.
- Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak.
- Egurra: paletak, altzariak, kaxak, oholak…
- Beira laua, kristala.
- Kartoizko bilgarriak.
- Auto eta motorren pneumatikoak, metalezko zatietatik bereiziak.
- Aparatu elektriko eta elektronikoak: ordenagailuak, telebistak, irratiak, telefonoak…
- Lerro zuriko etxetresna elektrikoak: hozkailuak, garbigailuak,...
- Jostailuak.
- Automobilgintzako olio erabilia (ontzi itxian).
- Metagailuak eta bateriak: auto-bateriak eta metagailuak orokorrean.
- Fluoreszenteak eta lanparak.
- Inprimagailuetako tonerren karkasak.
- CDak eta DVDak.
- Sukaldeko olio erabilia (ontzi itxian).
- Etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak, aerosolak…
Zer ezin da eraman?
- Hondakin organikoak.
- Gremioek eta beste ekoizle batzuek sortutako hondakinak. San Markoko zabortegian halako hondakin motetarako garbigune espezializatua dago.
- Hondakinak eramateko bolumenari eta pisuari dagokionez muga dago: pertsonako eta asteko ezin dira 2 m3 eta 250 kg baino gehiago eraman; 500 kg eskonbroaren kasuan. Bakarrik 3.500 kilotik beherako gehieneko pisu baimendua (GPB) duten ibilgailuek deskargatu ahal izango dituzte hondakinak.
- Uralita eta fibrozementuzko elementuak*.
* Uralita eta fibrozementuzko elementuei buruzko informazio gehiago
Garberako garbigunean hileko lehen astelehenean (10.00-13.00; 15.30-18.30) uralita eta fibrozementuzko hondakinak uzteko aukera dago.
Hauek dira zerbitzuaren baldintzak:
- Bilduko den materiala ez da hauskorra izango, egoera onean egon beharko du eta desmuntatu gabe.
- Kantitatea ibilgailu berezirik gabe garraiagarria eta manipulagarria izan beharko da, honako gehienezko neurriak eta kantitateak kontuan hartuta: 2 fibrozementuzko plaka (4m2 eta 50 kg-tik beherakoak), 3 ml-ra arteko hodi zati bat, 5 jardinera, 30 kg-ra arteko elementu apaingarri edo bereziak.
- Hortik gorako kantitateak izatekotan, erabiltzaileek baimen berezia eskatu beharko dio San Markoko Mankomunitateari.
- Erabiltzaile partikularrek ekarritako hondakinak bakarrik onartuko dira. Beraz, udal bilketako enpresek, industria orokorrak eta saltokiek ezingo dituzte hondakinak ekarri.
- Erabiltzaileek inprimaki bat bete eta NANa aurkeztu beharko dute. Ondoren, euren ibilgailuan joan beharko dira garbigunearen barnean honetarako mugatutako eremuraino eta han arreta emango diete helburu hauetarako bereziki kontratatutako langile espezializatuek.
- Hondakin hauek deskargatu ahal izateko baimen berezia behar da eta horretarako, San Markoko Mankomunitatearekin jarri behar da harremanetan: 943 21 49 77 (luzap. 2); zerbitzuak@sanmarko.es
Garbiguneen ordutegiak eta kokapenak
Garbera
Garberako pasealekua, z/g, 20017 Donostia | |
Astelehenetik ostiralera**: 9:30-13:20/15:30-18:50 Larunbatetan**: 9:30-13:30/15:30-18:00 Igandetan**: 10:00-14:00 Jai egunetan: itxita |
Hernani
Ibarluze industria-poligonoa, z/g, 20120 Hernani | |
Neguko ordutegia: Astelehenetik ostiralera**: 9:30-13:00/15:30-18:30 Larunbatetan**: 9:30-13:30/15.30-17.50 Udako ordutegia (uztailak 15-irailak 15): Astelehenetik ostiralera**: 9:30-14:00 Larunbatetan**: 9:30-13:30 Igande eta jai egunetan urte osoan itxita |
Oiartzun
Talaia industria-poligonoa, 20180 Oiartzun | |
Neguko ordutegia: Astelehenetik ostiralera**: 9:30-13:00/16:00-18:50 Larunbatetan**: 9:30-13:30/15.30-17.50 Udako ordutegia (uztailak 15-irailak 15): Astelehenetik ostiralera **: 9:30-14:00/16:00-18:50 Larunbatetan **: 9:30-13:30/15.30-17.50 Igandetan (urte osoan) **: 10.00-13.50 Jai egunak (urte osoan): itxita |
Atotxa-Erreka
Zubiberri bidea, 13, 20018 Donostia (Zuatzu Enpresa Parkerako igoera) | |
Neguko ordutegia: Astelehenetik ostiralera**: 9:30-13:00/15:30-18:30 Larunbatetan**: 9:30-13:30 Udako ordutegia (uztailak 15-irailak 15): Astelehenetik ostiralera **: 9:30-14:00 Larunbatetan **: 9:30-13:30 Igande eta jai egunetan (urte osoan) itxita. |
Navigation Menu
- Alkatearen agurra
- Talde politikoak
- Gobernu antolaketa
- Administrazio sailak
- Telefonoak eta helbideak
- Udal aurrekontuak
- Erabakiak eta araudia
- Udal planak eta diagnosiak
- Legegintzaldi plana 2023-2027
- Kontratatzailearen Profila
- Hondakinak
- Hiri antolaketa
- Garapen iraunkorrerako agenda
-
Berdintasuna eta Elkarbizitza
- Berdintasuna
- Emakumeontzako aholkularitza juridikoa
- Puntu morea
- Zer da indarkeria sexista
- Zer da indarkeria matxista
- Nola jakingo indarkeria sexista jasaten dudan
- Nora jo dezaket
- Materiala deskargatzeko
- Dokumentuak
- Lotura interesgarriak
- Hausnarketarako materiala
- Lan-ildo nagusiak
- Sailaren zerbitzuak
- Proiektuak
- Parte hartzeko guneak
- Dirulaguntzak eta Bekak
- Lotura interesgarriak
- Kontakturako datuak
- Elkarbizitza
- Herri-baratzak