Prebentzioa
Prebentzioa: hondakinik ez sortzea birziklatzea baino hobe
Hondakinak kudeatzeko hierarkiaren lehen urratsean aurkitzen da hondakinen prebentzioa, hau da, hondakinak birziklatu baino lehen, hondakinik ez sortzea. Hondakinen kudeaketaren lehentasuna da hondakinak murrizteko ohitura barneratzea eta kontsumo arduratsu baten alde apustu egitea.
Ondorengo lerroetan azaltzen dira hondakin gutxiago sortzeko gomendio batzuk:
- Poltsa eta ontzi berrerabilgarriak erabili.
- Produktuak bilgarririk gabe erosi.
- Festetan edalontzi, plater eta mahai-tresna berrerabilgarriak erabili.
- Trukatu itzazu erabiltzen ez dituzun materialak. https://www.truke.eu/home
- Postontzietako publizitatea, gutunak eta tiketak saihestu.
- Soilik beharrezkoak diren dokumentuak inprimatu.
- Saiatu materialak konpontzen edo beste bizitza bat ematen. Ez bota beharrezkoa ez bada.
- Ontziratutako produktuak eskuratzean, bilgarri txiki asko dituzten produktuak saihestu eta formatu handiagoengatik
- Tolestu kartoiak eta ontzi arinak. Poltsa gutxiago erabiliko dituzu eta edukiontzi berean hondakin gehiago sartuko dira.
- Kontsumo txikiko bonbillak eta fluoreszenteak eraginkorragoak dira eta iraupen luzeagoa dute.
- Jostailuak eta aparatu elektronikoak hautatzeko orduan, eman lehentasuna sare elektrikora konektatzen direnei; bigarrenez, bateria kargagarriak dituztenei eta, azkenik, pila kargagarriez hornitzen direnei. Erabili osagai naturalez (ozpin, limoi, patata...) fabrikatutako produktuak etxea garbitzeko.
- Erabili inprimagailuetarako kartutxo eta toner kargagarriak.
- Etxea eraberritzean ere, hautatu produktu ekologikoak eta ur-pinturak.
- Saiatu bota baino lehen etxetresna elektriko eta aparatu hondatuak konpontzen.
- Optimizatu zure ekipo informatikoaren prestazioak bere elementuak mantenduz (memoria zabaltzea...).
- Erabili behin eta berriz graba daitezkeen CDak edota pendrive-ak.
- Saiatu zuk behar ez dituzun objektuak beste pertsona batzuk erabiltzea.
- Egin konposta. Informatu zaitez.
Elikagai xahuketa
Elikagai asko, nahiz eta pertsonen kontsumorako osasungarriak izan eta jateko egoera onean egon, arrazoi ezberdinengatik baztertu eta zaborretara botatzen dira.
Elikagai hauek ekoizteko gainera, energia eta baliabide kopuru handiak behar dira eta baliabide hauek gero eta urriagoak dira (petroliotik eratorritako produktuak, ura, lur emankorrak,…).
Ondorengo lerroetan elikagaiak arduraz kontsumitzeko aholku batzuk zerrendatzen dira:
- Ez eskuratu behar duzuna baino gehiago. Aurrez antolatu eta osatu behar dituzun produktuen zerrenda bat.
- Eskuratu bertako eta garaiko produktuak: https://www.nirea.eus/eu/
- Errazio arrazoidunak prestatu otorduetarako, mahai-kide kopuruaren arabera.
- Ikusi, usaindu eta dastatu janaria zaborretara bota baino lehen. Iraungitze data gainditzeak ez du esan nahi elikagaiak jangarriak ez direnik: https://www.kontsumobide.euskadi.eus/blog-sarrera/2017/iraungitze-data-eta-kontsumo-lehenetsiaren-artean-desberdintasunak/y10-kbpstblg/eu/
- Jan behar ez dituzun elikagaiak izoztu edo saiatu soberakin hauek eraldatzen eta plater berriak sortzen: https://menosdesperdicio.es/recetas
- Jatetxeetan platerak aukeratzerakoan neurriz jokatu eta soberakinak etxera eramateko eskatu (hobe zure fianbrera edo ontzi berrerabilgarria bada).
- Inplika zaitez kontsumo arduratsuan, gizarte ekimenetan eta erabili elikagaien xahutzearen aurkako aplikazio mugikorrak.
Informazio gehiago:
Navigation Menu
- Alkatearen agurra
- Talde politikoak
- Gobernu antolaketa
- Administrazio sailak
- Telefonoak eta helbideak
- Udal aurrekontuak
- Erabakiak eta araudia
- Udal planak eta diagnosiak
- Legegintzaldi plana 2023-2027
- Kontratatzailearen Profila
- Hondakinak
- Hiri antolaketa
- Garapen iraunkorrerako agenda
-
Berdintasuna eta Elkarbizitza
- Berdintasuna
- Emakumeontzako aholkularitza juridikoa
- Puntu morea
- Zer da indarkeria sexista
- Zer da indarkeria matxista
- Nola jakingo indarkeria sexista jasaten dudan
- Nora jo dezaket
- Materiala deskargatzeko
- Dokumentuak
- Lotura interesgarriak
- Hausnarketarako materiala
- Lan-ildo nagusiak
- Sailaren zerbitzuak
- Proiektuak
- Parte hartzeko guneak
- Dirulaguntzak eta Bekak
- Lotura interesgarriak
- Kontakturako datuak
- Elkarbizitza
- Herri-baratzak