Ohiko galderak

Ohiko galderak

Txartela / giltza galdu edo matxuratu zait, edo etxebizitza berrirako behar dut, zer egin behar dut?

Edukiontziak irekitzeko txartela edo ekarpen guneetako giltza galdu edo matxuratua badago, berri bat eskuratu ahal izango da udaletxeko hondakinen bulegoan edo internet bidez, telematikoki.

Pardelak sortzen ditugu etxean, zer egin behar dugu?

Pardelak sortzen baldin badituzu, errefusa egunero atera ahal izango duzu. Horretarako, hondakinen bulegoarekin harremanetan jarri ondoren, edukiontziak irekitzeko txartelarekin bulegora gerturatu behar da.

Zein edukiontzietan bota daitezke pardelak?

Pardelak sortzen dituzulako errefusa egunero ireki behar baldin baduzu, pegatina berezi bat duten errefusaren edukiontziak erabili behar dituzu. Asteazkena bada, edozein errefusaren edukiontzi ireki ahal izango duzu.

Non lortu ditzaket poltsa konpostagarriak?

Edukiontzi marroian erabiltzeko poltsa konpostagarriak doan banatzen dituen makina Erribera kultur gunean dago. Poltsak hartzeko edukiontziak irekitzeko txartela erabili behar da.

Etxebizitza bakoitzak 10 astero poltsa zorro bat eskuratu ahal izango du eta zorro bakoitzak 37 poltsa konpostagarri ditu (astean 3-4 poltsa erabiltzeko).

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Udan (abuztuaren 1etik 31ra) 9:00etatik 14:30era.

Makina erabiltzeko zenbait gomendio

  • Edukiontziak irekitzeko txartel elektronikoa makinaren irakurgailura hurbildu behar da poltsak eskuratzeko.
  • Makinaren pantailan zehazten da zein egunetik aurrera eskuratu daitekeen hurrengo poltsa-zorroa.
  • Makina zerbitzuz kanpo baldin badago edo arazorik balego, ondorengo doako telefonora deitu: 900 102 838

Bestelako oharrak

Poltsa konpostagarriak edukiontzi marroirako erabili behar direnez, etxe edo auzo-konposta egiten duten herritarrek ezin izango dituzte poltsa konpostagarriak eskuratu.

Edukiontziak irekitzeko txartelik ez baduzu ekarpen guneetako giltza daukazulako, jarri hondakinen bulegoarekin harremanetan.

Traste handien zerbitzua erabiltzeko zer egin behar dut?

Hondakinen bulegoarekin harremanetan jarri behar duzu eta izena eman (900 102 838 / hondakinak@astigarraga.eus). Bertan zehaztuko zaizu non, noiz eta nola atera behar dituzun trasteak.

Olio makinarentzat ontzia eskuratzeko zer egin behar dut?

Hondakinen bulegoarekin harremanetan jarri behar duzu (900 102 838 / hondakinak@astigarraga.eus) eta bertan emango zaizu beste ontzi bat.

Auzo-konposta egiten dut eta konposta erabili nahi dut, zer egin behar dut?

Hondakinen bulegoarekin harremanetan jarri behar duzu (900 102 838 / hondakinak@astigarraga.eus) eta bertan emango zaizkizu konposta eskuratu ahal izateko xehetasunak.

Etxe-konposta egiten dut eta egituratzailea behar dut, zer egin behar dut?

Hondakinen bulegoarekin harremanetan jarri behar duzu (900 102 838 / hondakinak@astigarraga.eus) eta bertan emango zaizkizu egituratzailea eskuratu ahal izateko xehetasunak.