Egin konposta

Egin konposta

Zer da?

Konposta egitea sukaldeko eta lorategi edo baratzetako hondakin organikoak landareentzako ongarri bihurtzea da. Parte hartzaileek, etxean sortu duten biohondakina edukiontzi marroian bota ordez, konpostagailuan botatzen dute.

Biohondakina kudeatzeko sistemarik jasangarriena da, batetik, hondakin hau sortu den lekuan bertan kudeatzea ahalbidetzen duelako eta bestetik, ongarri bezala erabili dezakegun konposta lortzen delako. Horregatik, hondakinen tasan hobari bat aplikatzen zaie familia parte-hartzaileei.

Etxe konposta

Etxe konposta egiteak esan nahi du etxean sortzen dugun material organiko horren konpostatze prozesu hori etxean bertan egingo dugula. Horretarako, etxebizitzak lursail bat izatea ezin bestekoa da.

Udalak, konposta egiteko beharrezko materiala (konpostagailua eta aireztagailua) eta informazioa eskaintzen du.

Kasu honetan, konpostatze prozesua parametro egokietan garatzeko beharrezkoak diren mantenu lanak norberak egin behar ditu (egituratzailea gehitu, aireztatu, beharrezkoa denean ureztatu, etab.).

Auzo-konposta

Norberak etxean sortzen duen biohondakina, komunitatean konpostazea ahalbidetzen duen sistema da auzo-konposta. Kasu honetan, parte-hartzaileek ez dute lursailik izan behar, udalak espresuki horretarako prestatutako konpost guneak erabiltzen direlako. Parte hartzen duen familia bakoitzari formazioa eta auzo-konposta gune bateko giltza bat emateaz gain, konpost hezitzailearekin harremana ere izango du.

Bertako mantenu-lanak, hortaz arduratzen diren udal langileek gauzatzen dituzte.

Auzo-konposta guneak

Udalak auzo-konposta egin ahal izateko 4 gune eskaintzen ditu:

512x262 Erribera plaza

512x262 Urumea berri

512x262 Norberto Almandoz plaza

512x262 Arrobitxulo

Nola lortu konposta?

Konpostagailuetatik lortzen den konposta parte-hartzaileek erabili dezakete. Horretarako, hondakinen bulegoarekin harremanetan jarri behar da eta bertan ematen dira ondutako konposta eskuratzeko azalpenak.

Aurreko urteetako txostenak

Nola erabili konposta?

Konposta kalitate handiko ongarri organiko bat da eta gure lurrak ongarritzeko baliabide ezin hobea. Konpostaren egitura homogeneoagoa egiteko, galbahe batetik pasa daiteke baina ez da beharrezkoa. Hona hemen konposta erabiltzeko gomendio batzuk:

BARATZEA 1-3 kg/m2 laborearen beharren arabera. Konpost ondu gabe badago, 2 hilabete lehenago hedatzea komeni da.
LORONTZIA Udaberrian ongarri bezala erabili %20-%50 arteko proportzioan, landarearen beharren arabera.
FRUTA, ARBOLAK, ZUHAITZAK ETA ZUHAIXKAK Landatzeko garaian, lurra eta konposta proportzio berdinetan nahastuta bota. Ongarri bezala lurra 2-3 cm-ko geruzaz estali udazken negu aldean.
LORATEGIA 1-2 kg/m2 bota bertako lurrarekin nahasiz edo lorategiko lurra eta konposta proportzio berdinetan nahastuta bota. 2 cm-ko gerza ere jarri daiteke gainetik, nahasi gabe.
BELARDIA Erein berria den belardia bada lurra eta konposta proportzio berdinetan nahastu 15 cm-ko sakoneran.
Mantenurako, belar gainean 2-3 kg /m2 bota eta eskuarearekin lagundu ondo hedatzeko.

Konposta egiteko gida

Informazio gehiago