SAIO IREKIAK HERRITARREKIN 2020·12·16
Astigarragako animalien araudia berrikusteko prozesua
Astigarragako Udalak txakurren araudiaren berrikuspena egiteko prozesu bat abiatu du. Udalerrian bizi diren animaliei eta bereziki txakurrei dagokienez herritarren artean dauden elkarbizitza ezaugarriak ezagutu nahi dira, eta berau hobetzeko gakoetan sakontzea izango da helburu nagusia. Elkarbizitzaren gakoetan sakontzeko herritarrekin bi bilera ireki egingo dira. Lehenengoa, abenduaren 22an, 18:00etan, Herri Eskolako Aretoan.