ONLINE KULTUR PROGRAMAZIOA 2020·06·03
Udalaren online programazio kulturala 1.300 ikustaldi baino gehiagorekin amaitu da
Covid-19aren hedapena sahiesteko alarma egoera piztu zenean, Udalak aurrez aurreko kultur ekitaldi guztiak bertan behera utzi zituen eta horien ordez onlineko programazioa eskaintzen hasi zen. Egun, kalera ateratzeko baimena geroz eta zabalagoa denez, Kultura Sailak uste du eskaintza honekin amaitzeko unea dela. Guztira, haur eta familiei zein helduei eskainitako ikuskizunek, 1.300 ikustaldiak gainditu dituzte.