DIRULAGUNTZAK 2020·03·06
Otsailaren 25eko Tokiko Gobernu Batzordean onartutako dirulaguntzak eskatzeko epea gaurtik hasita hilabetekoa izango da
Alde batetik, dirulaguntza izendunak onartu ziren, hau da, herriko elkarteei ematen zaizkienak. Bestetik, arlo zehatzak indartzeko ematen diren dirulaguntzak, esaterako, kirola, euskara edota berdintasuna sustatzeko, besteak beste. Azken hauen deialdiak atzo argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta beraz, gaurtik hasita hilabeteko epea egongo da eskaerak aurkezteko.