UDAZKEN ZAPOREZ 2020·10·01
Udazken zaporez ekimena aurkeztu zen atzo Sagardoetxean turismo alorreko profesionalen artean
Atzo “Udazken zaporez” ekimena aurkeztu zen Sagardoetxean turismo arloko profesionalen artean: Donostiako eta Gipuzkoako turismo bulegoetako arduradunak, hotelak, turismo eragileak, administrazio teknikariak, etab. Bertan izan dira Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea, Iker Goiria Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaria, Daniel Solana Basquetour-eko zuzendaria, Leire Arandia Gastromuseums-eko ordezkaria eta Erro Kooperatibako arduraduna, Go Local enpresako Iñigo Ansa eta Hegoi Iparragirre eta Haritz Rodriguez Ciderlands nazioarteko sagardo norakoen sareko idazkari teknikoa.