
Garapenerako Lankidetza eta Gizarte Zerbitzu arloko diru laguntzak eskatzeko deialdia zabalik da dagoeneko.
Garapeneko Lankidetza programetarako diru-laguntzak
Norentzat dira diru laguntzak?
Irabazi asmorik gabeko edozein pertsona fisiko edo juridiko eta gobernuz kanpoko erakunde izan ahalko da onuradun, baldin eta haren jarduerak deialdi honen xedearekin bat badatoz, indarrean dagoen legediaren arabera eratuta badaude eta egoitza EAEn eta Nafarroan badute –lehentasuna izango dute Gipuzkoan kokatutakoek.
Zertarako?
- Lankidetza proiektuak garatzeko.
- Garapenerako sentsibilizazio eta/edo hezkuntza jarduerak finantzatzeko.
- Larrialdietan ekintza humanitarioak finantzatzeko.
- Tokiko lankide gazteentzako laguntzak finantzatzeko.
Non/noiz aurkeztu behar dut eskaera?
Deialdi honetan aurreikusitako diru laguntzak jasotzeko eskabideak Astigarragako Udalaren erregistroan edo www.astigarraga.eus helbidean aurkeztu ahal izango dira telematikoki.
Eskaerak aurkezteko epe ezberdinak daude: Ikusi hemen
Gizarte zerbitzu arloko diru-laguntzak
Zertarako/norentzat dira diru-laguntzak?
Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gizarte Zerbitzu arloko jarduerak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko Astigarragako erakunde publiko zein pribatuk, antolatutako jarduera edota jarduteko esparrua Astigarragan baldin badute eta Gipuzkoako herrialdekoak direnak baina beti ere azkeneko kasu horretan onuradunen artean Astigarragako bizilagunak badira eta Gizarte Zerbitzuen alorrean jarduten badute.
Zertarako?
- Elkarteen jarduera arrunta mantentzeko.
- Elkartearen jardueraren sentsibilizazio, prestakuntza, informazio eta zabaltzeko ekintza espezifikoak egiteko.
- Elkartearen jardueraren xede diren taldeentzat esku hartzeko programa espezifikoak garatzeko.
- Gizarte Zerbitzuen alorreko jarduerak bideratzeko inbertsioak egiteko baldin eta, udalak interes publikotzat jotzen baditu
Non/noiz aurkeztu behar dut eskaera?
Astigarragako Udaletxeko erregistroan edo telematikoki www.astigarraga.eus helbidean. Apirilaren 14a izango da eskaera aurkezteko azken eguna.