Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Uholde arriskuko alerta egoeran gaude gaur eta bihar, abenduak 9 eta 10

Ibaien egoera eta euri iraunkorren iragarpena kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Uholdeen Larrialdi Plan Berezia Alerta fasea dagoela komunikatu du.

2021·12·09


Astigarragan uholde arrisku handiena duten eremuak Ergobia, Portutxo, Pelotari, Errekatxo, Errekalde dira.

Eremu horietako bizilagunei aholkatzen dizuegu ibilgailuak garajeetatik ateratzeko. Ibilgailuak aparkatzeko Foru plaza erabil daiteke. Herritarroi eskatzen dizuegu jarraibide eta gomendioak betetzeko.

Ikus hemen Uholdeen inguruko SOS-DEIAKen gomendioak.

Prebentzioko neurriak:

  • Ez ibilgailurik utzi ez eta kanpin egin ibilgu lehorretan edo ibaien ertzetan. Gerta liteke urak bat-batean gora edo gainezka egitea.
  • Kendu ibilgailuak ur-putzuak sor daitezkeen inguruetatik eta urpetu daitezkeen garajeetatik.
  • Ahal baduzu, ez hartu autoa.
  • Bidaiatu beharra baduzu, ahal duzula, ibili errepide nagusi eta autobideetatik, eta ikusi ezinik bazabiltza, gelditu leku segururen batean.
  • Erretiratu urak eramateko moduko gauza guztiak, batez ere, kutsadura eragin dezaketen produktu arriskutsuak.
  • Begiratu inguruko hustubideak ondo dauden.
  • Irteerak mendira eta kanpoan antolatutako txangoak saihestu.

Larrialdietan hartu beharreko neurriak:

  • Urrundu erreka, uhar, zubi edo urpean gera daitezkeen lekuetatik, eta ez saiatu urak hartutako lekuetatik pasatzen, ez autoz ez oinez: urak indar handia dauka eta eraman egin zaitzake. Ura dela-eta autoa errepidean ez aurrera ez atzera geratzen bazaizu, itzali argiak eta irten autotik.
  • Mendi-magaletatik eta muino-magaletatik urrun egon; ura, harriak eta lohia amil daitezke-eta.
  • Ura etxebizitzara sartuko balitz, alde soto eta behe-solairuetatik albait azkarren.
  • Etxea utzi beharra badaukazu, itzali argindarra eta itxi gasa eta ura. Gainera, utzi ohar bat ostatua non hartuko duzun adierazteko.
  • Jo leku altuenetara; saihestu urpean gera daitezkeen lekuak.
  • Jakinaren gainean egon beti, irratiz edo bestela, jakiteko egoera zertan den eta eguraldiaren iragarpenak zer dioen.

Larrialdi egoeran deitu 112ra


Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Deialdiak, dirulaguntzak...
Web edukia bistaratu

 

Web edukia bistaratu
Agenda
1 UZT 31 UZT
Uztailaren 1etik 31era
8 UZT
Uztailak 8an, 41. Astigarraga Aldizkaria eskuragarri. Uztailak 9an, Sardina Festa, 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan
8 UZT
15 UZT
22:30ean, Erriberako atarian
31 UZT
12:30ean, Emakumeon plazatik abiatuta
Web edukia bistaratu

Santiagomendi

Agenda21

kZ gunea

Inerdatu Kutxa ekogunea

Emakumeengano indarkeriari EZ

Jatorri Aniztasuna Zenbakitan

Kale Izendegia

Buruntzaldea

GuardarGuardarGuardar