
Astigarragako Udalak Santiagomendi seinalizatzeko lanak hasi berri ditu. LUR GEROA SL enpresaren eskutik eramango da aurrera obra eta helburua da inguruko baserri, landa etxe eta sagardotegi guztiak seinalizaturik agertzea.
Dagoeneko enpresa hasi da seinaleak jarriko diren tokietan posteak jartzen eta lanak udararako bukatuta egotea aurreikusi da. Obraren kostua 88.330€-koa izango da, BEZ barne.
Hitoak, krokisak eta informazio panelak ipiniko dira. Kopuruak ondorengoak dira:
HITOAK
74 hito jarriko dira: 43 paretean eta 31 posteetan
BASERRI BAKAR
14 jarriko dira: 4 paretean eta 10 posteetan
BI BASERRI
6- 9 baserri multzoko 32 kokapen, denak posteetan jarriko dira.
KROKISA
6 jarriko dira
INFORMAZIO PANELA
PR (pequeño recorrido) ibilbidearen informazio panelaren ondoan eta herriko gune berrian jarriko dira.