Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Plan orokorra berrikusteko prozesuan, etorkizuneko Astigarraga definitzeko galdetegia zabaldu du Udalak. Abenduaren 19ra arte bete liteke.

Galdera garrantzistuak ditugu erantzuteko: ekipamendu publikoak, etxebizitza kopurua, eremu industrialak…

2021·12·03


Astigarragaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusten ari gara. Prozesu horretan erabaki garrantzitsuak hartuko ditugu Astigarragaren hurrengo 10-15 urteetarako. 2021eko azaroan zehar egin ziren saioetan diagnostikoa osatu genuen eta, orain, 2021eko abenduan etorkizuneko Astigarraga marrazten hasteko unea da.

Horretarako, udalak galdetegi bat prestatu du, herritarren iritzia jasotzeko. Galdetegian hainbat galdera dituzu: udal ekipamenduak, etxebizitza kopurua, eremu industriala, azpiegitura, errepide eta komunikazioak, berdeguneak eta eremu urbanizaezinak...

Galdetegia paperean edo online

Galdetegia etxebizitza guztien postontzietan banatu da abenduaren 3an. Bete eta honako leku hauetan jarri diren postontzietan utzi behar da: Udaletxean, kiroldegian, kultur etxe zaharrean eta Erriberan.

Galdetegia online ere bete daiteke, hemen sakatuta.

Galdetegiak betetzeko epea amaituko da abenduaren 19an. Anima zaitez eta parte hartu Astigarragren etorkizuna marrazten!

Plan orokorra berrikuseko prozesuari buruzko informazioa hemen duzu:

http://gurebidea.astigarraga.eus/eu/

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

 

Web edukia bistaratu

 

Web edukia bistaratu

 

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Deialdiak, dirulaguntzak...
Web edukia bistaratu

 

Web edukia bistaratu
Agenda
1 MAI 31 MAI
Maiatzak 1etik 31era
28 MAI
28 MAI
17:00etan, Sagardoetxeko sagastian.
29 MAI
16:30ean, Erribera kulturgunean.
30 MAI
19:30ean, Erribera kulturgunean.
31 MAI
Maiatzaren 3an, 17an eta 31ean; Erribera kulturgunean.
Web edukia bistaratu

Santiagomendi

Agenda21

kZ gunea

Inerdatu Kutxa ekogunea

Emakumeengano indarkeriari EZ

Jatorri Aniztasuna Zenbakitan

Kale Izendegia

Buruntzaldea

GuardarGuardarGuardar