Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan hainbat ekimen izango dira

1
Martxoaren 7an eta 8an izango dira ekimen horiek. Udalak, bere aldetik, adierazpen instituzionala onartu du.

2022·03·04


Emakumearen nazioarteko Eguna dela eta martxoaren 7 eta 8an hainbat ekimen izango dira Astigarragan. Udalak ekimen horiekin bat egitera gonbidatzen ditu astigartarrak.

Martxoaren 7an (astelehena) 18:00etan Emakumeon Etxea aldarrikapenekin apaintzeko euskarriak eta manifestaziora eramateko pankartak egigno dira. Horrekin batera, Xaguxarrek haurrentzako tailerra egingo du. Ondoren, 19:00etan, Emakumeon Etxearen sarreran kontzentrazioa egin eta manifestua irakurriko da.

Martxoaren 8an (asteartea) 12:15ean kontzentrazioa egingo da Udaletxearen aurrean. Arratsaldeko 16:00etan, berriz, kafea eta pastak Emakumeon Etxean. Ondoren, 17:15ean, manifestazioa egingo da Emakumeon Etxetik hasita eta, gero, 17:40ean autobusa hartu eta Donostiara, manifestazio nagusira.

Udalak, bestalde, 2022-02-22an egin zuen Osoko Bilkuran ondoko adierazpen instituzionala onartu zuen aho batez:

ADIERAZPEN INSTITUZIONALA: MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8a, Emakumeon Nazioarteko Eguna, Mugimendu Feministaren lana aitortzeko eta aurrera begirako erronkak mahai gaineratzeko eguna da.

Genero-desberdintasun estrukturalek hor jarraitzen dute, emakumeen gain jartzen da zaintzen karga gehiena, ordaindua eta ordaindu gabea; eta horrek gainera, prekarizazioa areagotzen du. Jendarte eredu desorekatu honi egoki erantzungo dioten irtenbide integralak premiazkoak dira, esparru eta maila guztietan, globaletik tokikoraino eta alderantziz.

Horretarako, erakundeak koordinatu behar dira, eta bideak ireki herritarrek erabaki publikoetan benetan eta eraginkortasunez parte har dezaten, batez ere emakume-talde anitzek eta mugimendu feministak. Behar bezala aurre egin behar diogu daukagun erantzukizun publiko handiari, eta hori premisa feministetatik egin behar da, artikulazioa eta parte-hartzea bultzatuz, plan eta programa eraldatzaileak eginez, larrialdiei arreta emanez eta behar diren baliabide guztiak ahalbidetuz.

Horregatik guztiagatik, Astigarragako Udalak honako konpromiso hauek onartzen ditu:

  • Astigarragako III. Berdintasun Plana garatzen jarraitzea.
  • Berdintasun Teknikariaren lan-baldintzak egonkortzeko hautaketa prozesua amaitzea.
  • Emakumeek historian zehar eta gaur egun Astigarragari egin dioten ekarpena erakusteko ekintzak antolatzen jarraitzea (ikerketa beka, erakusketak, bestelako proiektuak...).
  • 2021. urtean egindako Zaintza lanen eta kontziliazioaren diagnostikoak agerian utzi dituen beharrei erantzuteko lanketa egitea.
  • Astigarragako Emakumeon Etxeari behar adina baliabide bermatzea.
  • Emakume, nerabe eta neskatoen ahalduntze indibidual eta kolektiborako ekintzak bultzatzea, tokiko eragile feministekin batera.

Azkenik, Astigarragako Udalak Martxoaren 8arekin loturiko ekimen feministetan parte hartzeko deia luzatzen die astiartar guztiei.

1

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Deialdiak, dirulaguntzak...
Web edukia bistaratu

 

Web edukia bistaratu
Agenda
1 UZT 31 UZT
Uztailaren 1etik 31era
8 UZT
Uztailak 8an, 41. Astigarraga Aldizkaria eskuragarri. Uztailak 9an, Sardina Festa, 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan
8 UZT
15 UZT
22:30ean, Erriberako atarian
31 UZT
12:30ean, Emakumeon plazatik abiatuta
Web edukia bistaratu

Santiagomendi

Agenda21

kZ gunea

Inerdatu Kutxa ekogunea

Emakumeengano indarkeriari EZ

Jatorri Aniztasuna Zenbakitan

Kale Izendegia

Buruntzaldea

GuardarGuardarGuardar